Larunbatean egingo da eta izen-ematea zabalik egongo da aretoa bete arte
Donostiako Udal korporazio berria eratzeko osoko bilkura larunbat honetan, ekainaren 17an, 10:30ean, izango da. Zuzenean ikusi nahi duen orok 010era deitu beharko du.
Udalbatzar berezi eta eratzaile hau Adin Mahaiaren osatzearekin hasiko da. Mahai hau osatuko duten Juan Carlos Etxezarreta udal idazkariak, Jorge Mota Iglesias (PP) zinegotzi hautatuak, adintsuena izateagatik buru moduan jardungo du eta Izar Hernando Ibero (EH Bildu) zinegotzi hautatuak, gazteena delako.
Ondoren, hautatuta izan diren zinegotzi guztien agiriak egiaztatu eta ontzat emango dira eta Zinegotziek zin edo promes egingo dute, honela Korporazioa eratuz.
Udalbatza osatzen den bilkura berean Alkatea ere aukeratuko da, legeak ebatzitako prozedura hau oinarritzat hartuta:
- Hautagai dira zerrendaburu izan eta hala onartzen duten zinegotzi guztiak.
- Zerrendaburu den zinegotziren batek hautagai izateari uko eginez gero, zerrenda hurrenkerako hurrengoa izango da izangaia; eta beste horrenbeste hurrenez hurrenekoak.
- Zinegotzi guztiak hautesle dira.
- Botoen legezko gehiengo osoa lortzen duen izangaia izango da alkate; hau da, gutxienez, 14 boto lortu beharko ditu.
- Inongo izangaik bozketa horretan gehiengo osori lortu ezean, berez izango da alkate boto gehien lortutako zerrendaren buru den zinegotzia.
- Bozketa sekretua da, txartel bidezkoa, hala xedatzen baitu Udalbatzaren Organo Araudiko 7. artikuluak.
Alkatea boto txartel bidez hautatuko da. Aukeratua den Alkateak zin edo promes egin eta gero, kargua bereganatuko du.