Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak hiriko LGTBI+ populazioaren errealitateari buruzko diagnostikoa egiteko enkargu egin du.
Horren helburua LGTBI+ pertsonek hainbat eremutan dituen diskriminazioak, eskaerak eta beharrak identifikatzea: publikoa, hezkuntza, lana, osasuna, herritarren segurtasuna, justizia, gizarte ongizatea, kultura, kirola eta aisia. Arreta berezia jarriko da Udalak eskumenak dituen esparruetan.
Ane Oyarbide Berdintasun, Lankidetza eta Eskubide Zibiletako zinegotziak azaldu duenez, “diagnostiko honek Donostiako Udalean kolektibo horri eta, oro har, herritarrei zuzendutako neurriak jartzea erraztuko digu, aniztasunean, diskriminaziorik ezan eta aukera-berdintasunean bizikidetza sustatzeko«.
Metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa izango da. LGTBI+ errealitateak ezagutzeko tresnetako bat kolektibo horri zuzendutako inkesta da, eta esteka honen bidez eskura daiteke.
Diagnostikoan LGTBI+ komunitateko pertsonen defentsan, aholkularitzan eta akonpainamenduan lan egiten duten elkarte, entitate eta kolektiboek, partikularrek, eragile sozial, instituzional, entitate eta abarrek parte hartuko dute. Horretarako, besteak beste, elkarrizketak eta topaketak egingo dira, kolektibo horren egoera eta eskaerak ezagutzeko. Halaber, LGTBI+fobia arloan aurten izandako gorabeheren txostena egingo du, 2021ean eta 2022an egin zuen bezala.