Gobernu Kontseiluak baliozkotu du 2023an gazteen mugikortasunerako edo trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Ebazpena.
Gazteria Zuzendaritzak 145.000 euro bideratuko ditu gazteen mugikortasuna sustatzeko. Gazteen gizarteratzea sustatzeko beste tresna bat da, mugikortasun-jarduerak errazten dituzten trebetasunak, gaitasunak eta eskumenak eskuratuz.
Gainera, mugikortasun hori ezinbestekoa da Europako kide izatearen sentimendua sustatzeko, beste kultura eta/edo herrialde batzuei buruzko sentsibilizazioa areagotuz, parte hartzen duten gazteen eta haien joan- eta harrera-elkarteen artean sareak sortzeko aukera emanez.
2022an, Gazteria Zuzendaritzak 13 dirulaguntza eman zituen, Euskadiko 195 gaztek hainbat programatan parte hartu ahal izateko, hala nola:
- Kilimiliklik Kultur Elkarteak egindako Sare sozialak gaixotasuna? Bertan, 17 euskal gaztek eta 17 alemaniarrek parte hartu zuten, sare sozialen erabilerari buruzko jarduerak egiteko.
- Berrikuntza gazteen dinamizazioan, Kiribil Sarea gizarte- eta hezkuntza-arloko elkarteak egina. 10 euskal gaztek eta 10 italiarrek hartu zuten parte, gazte-elkarteetako lidergoaren inguruan.
- Globalizazio berdea, Karrantza Haraneko Udalak egina. Bertan, 17 euskal gaztek eta 17 portugaldarrek parte hartu zuten, jasangarritasunaren eta ingurumenaren inguruan.
Laguntza horiek gazteen mugikortasunerako edo trukerako jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduta daude, Europar Batasuneko kide diren beste estatu edo eskualde batzuetako elkarte edo erakundeekin batera jarduerak egiteko, edo gazteen mugikortasunarekin edo trukearekin lotutako lurraldez gaindiko sustapen-, hedapen- edo prestakuntza-jarduerak egiteko.
Eskabide-inprimakia hemen eskura daiteke. Aurkezteko epea, berriz, ekainaren 15etik uztailaren 14ra bitartekoa izango da.