Astigarragako Udalak jarduera fisikorako orientazio zerbitzua martxan jarri zuen martxoan.
Zerbitzu hau Astigarraga aktiBATUZ programaren baitan kokatzen da eta helburua da, biztanleen artean sedentarismoa murriztu, bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzea eta hori bultzatuko duen tokiko sare bat sortzea.
Mikel Arostegi da zerbitzuko teknikaria eta astelehen, astearte eta ostiraletan eskaintzen du zerbitzua 11:00-13:00ak artean osasun zentroan. Bertan, mediku eta erizainek jarduera fisikoa egitea agintzen dieten herritarrak artatzen ditu. Horrez gain, norbere kabuz ere joan daiteke zerbitzura aldez aurreko txanda batekin.
Harremanetan jartzeko:
- Telefonoa: 747482732
- Helbide elektronikoa: [email protected]
Astigarraga aktiBATUZ zerbitzua herriko elkarte eta eragile ezberdinen artean aurkezten diardute udalerriko behar eta premiak identifikatu eta berauei erantzuteko helburuaz.
Animo Mikel erronka berriarekin!