Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Adinaren Kudeaketari buruzko Jardunaldia inauguratu du gaur Bilbon, gure gizarteak bizi dituen trantsizio handiei justiziaz eta bazterketarik gabe ekiteko, lan-bizitzan zehar giza baliabide guztiak aprobetxatzeak dakarren erronka handiaz eta aukera bikainaz jabetzeko topaketa.
Mendiak berretsi du Euskadin ez dagoela inor soberan eta AdinLan gida aurkeztu du, zuzentzen duen sailak egina. Bertan, adinaren kudeaketa integralerako enpresen eskura dauden tresna guztiak biltzen dira, “aukera-berdintasuna bermatzeko, diskriminaziorik gabe eta adinagatik inor kanporatu gabe”.
“Belaunaldi desberdinen arteko bizikidetza profesionala ahalbidetzea eta ezagutzak eta trebetasunak elkarri transmititzea, enpresei pertsonen kudeaketa eraginkorra eta efizientea ahalbidetzea, beren gaitasun guztiak aprobetxatzea, enplegua galdu dutenak berreskuratzea, bizitzan zehar egokitzea eta giza baliabide bakar bat ere ez galtzea ahalbidetzea, beren bizitza- eta lan-etapako edozein unetan inor soberan ez dagoelako”, amaitu du.