Hori dela eta, udaleko talde guztiek aho batez onartutako erakunde adierazpenaren irakurketa egingo dute.
Egun hori ikusarazteko asmoz, Kursaala argiztatuko da, kolektibo horren dibertsitate desberdinak batzen dituen kolore anitzeko bandera berriarekin. Halaber, Alderdi Ederrera ematen duten udaletxeko eskaileretan alfonbra jarriko da eta udaletxearen fatxada kolore anitzeko argiekin argiztatuko da.
Egun horretan ere, DBus-eko autobusetan eta hainbat udal bulegotan kartelak jarriko dira.
Urtero bezala, LGTBIQ+ elkarteek egun honetarako deitutako manifestazioa Bulebarretik abiatuko da arratsaldeko, 19:00etan.