Plataforma berri bat sortu du Barakaldoko Udalak, datorren uztailaren 23an hauteskunde-mahaiak nork osatuko dituen kontsultatu ahal izateko. Auzoetan banatutako bulego elektronikoen, udalaren webguneko egoitza elektronikoaren eta Barakaldo App aplikazioaren bidez egin daiteke kontsulta.
Hauteskunde-mahaiak osatuko dituztenen zozketa gaur goizean egin da, 09:30ean. 10:00etatik aurrera, zozketa horren emaitza kontsulta daiteke sistema honen bidez. Sistema horrek aukera ematen du herritarra jakiteko Hauteskunde Erroldan izena emanda dagoen, zein hauteslekutan duen botoa emateko eskubidea eta hauteskunde-mahaiko kide izendatua izan den.
Horrela, kontsulta hori egin nahi duten herritarrek honako bide hauek dauzkate:
- Bulego elektronikoak: ERROLDA botoiaren bidez, aldez aurretik dokumentuarekin identifikatuz (NAN edo AIZ)
- Egoitza elektronikoa: «Hautesle-erroldaren eta hauteskunde-mahaietako kideen kontsulta» izapidearen bidez, aldez aurretik identifikatu beharrik gabe, identifikazio-agiria eta jaioteguna sartuta. Hau da esteka zuzena https://goo.su/oRxFO.
- BarakaldoApp: «Kontsulta: hauteskunde-errolda eta hauteskunde-mahaietako kideak» tramite nabarmenaren bidez.
«Ondo dakigu jakin, jendea mahai baten arduradun izatea tokatu zaion jakiteko zalantza uxatzeko gogoz dagoena. Sistema horri esker, bizilagunek albistea lehenbailehen ezagut dezakete», adierazi du Gorka Zubiaurrek, Alkatetzako zinegotziak.