Batzuetan, pertsonentzat zaila edo arriskutsua da industria-instalazioetako zenbait gunetara heltzea, baina haietara iristea beharrezkoa da. Testuinguru horretan, Tecnaliak, zehazki, eraikuntzako zerbitzu digitalen plataforma teknologikoak, robotikaren aldeko apustua egin du: joan den ekainaren 15ean, lau hankako robota aurkeztu zuen; izan ere, horri euskal berrikuntza eta garapen teknologikoko zentroak ingurune horietako biki digitalak sortzea errazteko behar diren datuak biltzeko sentsoreak hornitu dizkio.
Sentsore horiei esker, robotak arrisku-eremuetara sartu daiteke, horiek eskaneatu eta fabrikak digitalizatzeko behar diren datu geometrikoak lor ditzake. ‘Lidar’ motakoak dira —ingelesezko ‘light detection and ranging’ siglak—, hau da, argia erabiltzen dute, soinuaren edo radarraren ordez, distantzia neurtzeko. Gainera, laser bidezko eskaneatze-prozesua automatizatzeko aukera ematen dute, 3D datu-kopuru handia lortzeko teknika —“puntu-hodeia”—, objektuen edo beste eremu batzuen 3D eredu digitalak sortzeko.
Bestalde, algoritmoak erabiliz, robotak industria-instalazioen planifikazioan eta mantentze-lanetan eraginkortasuna eta zehaztasuna hobetu ditzake. Horrek onura ugari dakarzkie enpresei: lan-denbora murriztea, orain arte iritsi ezin edo zaila zen lekuetara iristea eta istripu-arriskua murriztea.
Aurkezpena erakustaldi batean zetzan, Tecnaliak Derion duen eraikin batean, non robotak hainbat ibilbide egin zituen: eskailerak igo eta jaitsi, prentsen azpitik edo eremu txikietatik pasatu, eta abar. Ekintza hori Eusko Jaurlaritzaren Elkartek 2022 programan oinarritzen den Lanverso proiektuan kokatu zen, non Tecnaliak ZTBESeko beste eragile batzuekin batera parte hartzen duen, eta 4.0 fabrikaren digitalizazio integralaren aldeko apustua egiten du. Bere azken helburua fabrika integraleko eredu digitalaren sorkuntzaren automatizazio lortzea da, non makineriaren eta prozesuen biki funtzionalak integratu ahal izango dira.
Boston Dynamics enpresak diseinatu du robota, eta ikerketa-zentroak hainbat sentsore eta kamera jarri dizkio. Modu autonomoan mugitzeko eta oztopoak saihesteko duen gaitasunak, Tecnaliak proposatzen duen biki digitalak sortzeko aukera ez ezik, hainbat erabilera ematen dizkio, adibidez: azpiegitura kritikoen ikuskapena, zubiak eta presak, esaterako; eta ohiko ibilgailuak sartu ezin diren tokietan paketeak ematea.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.