Astelehenean, uztailaren 3an, Frantziako Tourra Donostiatik pasako denez, Udaleko Euskara Zerbitzuak antolaturiko udalekuetatik 13:00etan jaso beharko dira haurrak ezinbestean. Hau da, ohiko ordutegia baino ordu erdi lehenago. Oso garrantzitsua da haurraren bila garaiz iristea eta jasotze puntua lehenbailehen uztea.
Trafikoaz gain, oinezkoentzako pasabideak erabiltzeko aukera murriztua egongo da. Hori dela eta, bateren batek haurra 13:00etarako jasotzerik ez badu, gomendatzen da egun horretan ez bidaltzea udalekura.
Udaleko Euskara Zerbitzuak antolaturiko hiru udalekuetarako (Oporretan euskaraz, Aisikasi eta Haurrak udan mintzajolasean) oharra da.