Ekaineko artikulu nabarmenak: Bizkaiko harrera-etxeetako nerabeen emantzipaziorako prestakuntza; padres helicóptero, hijos Blancanieves; eskola-absentismoa

2023ko ekaineko artikulu nabarmenak


BELATEGI MADINA, A., EIGUREN MUNITIS, A., DOSIL SANTAMARIA, M., PICAZA GORROTXATEGI, M. y OZAMIZ ETXEBARRIA, N., 2022. Bizkaiko harrera-etxeetako nerabeen emantzipaziorako prestakuntzaren errealitatearen azterketa. RES: Revista de Educación Social, no. 35, pp. 108. ISSN 1698-9007

Harrera-etxeetan bizi diren gazteek 18 urte betetzen dituztenean, behartuta daude babes sistematik irtetera eta beraien independentzia prozesua nahitaez hastera. Artikulu honetan, trantsizio etapa hori bizi izan duten hainbat gazteren eta profesionalen ahotsak jaso dira, hala, beraiek bizitakoa ikustarazteko helburuarekin. Beraz, ikerketa honen bidez, gazteen errealitatea zein den jakin ahal izan da, eta gazte horiek harrera-etxetik irten baino lehenago jasotzen duten prestakuntza nolakoa den ikertu da. Honetarako, metodologia kualitatiboa erabili da. Lanaren emaitzak kontutan hartuta, gazteek jasotako prestakuntza gabeziaz beteta dagoela egiaztatu ahal izan da eta beraz, gazteen emantzipaziorako prestakuntza egokia sortzeko beharra nabarmendu da, horrela, haien etorkizun segurua ziurtatu ahal izateko.


GUTIERREZ PÉREZ, B.M., BUDIAN, R.C., SERRATE GONZÁLEZ, S. y DACOSTA, A.F., 2022. Padres helicóptero, hijos Blancanieves: La problematización de los usos digitales de los jóvenes entre profesionales de la educación. AIBR: Revista de Antropología Iberoamericana, vol. 17, no. 3, ISSN 1578-9705

Espainiako hainbat probintziatako irakasle eta hezitzaileei egindako elkarrizketetan oinarrituta, artikulu honetan aztertu nahi da haiek duten arriskuaren perzepzioa Internet bidez nahiz, batez ere, sare sozialen bidez gazteek ehundutako harreman sozialei buruz. Zehazkiago, aztertzen dugu profesionalek nola hautematen dituzten arazo jakin batzuk, gazteen prestakuntza akademikoari ez ezik, pertsona gisa duten osaerari, gizarte-harremanen kudeaketari eta komunitate-bizitzari ere (zehazki, hezkuntzari) eragiten dietenak. Era berean, azaltzen da profesionalek nola hautematen duten familiek arrisku horien aurrean duten rola, bai eta familien eta ikastetxearen arteko lankidetza-maila ere. Gure ikuspegia toki askotatik hartua, eta elkarrizketatutako pertsonen esperientzia-ezagutza erakustea du helburu; izan ere, haiek gertu-gertutik behatzen dituzte hezkuntzako guneetan beraiekin erlazionatzen diren eta eguneroko bizikidetza duten gazteen praktika sozial digitalak eta ohitura horiek haiengan dituzten ondorioak.


SOLDEVILLA SANTANDER, D., 2022. El abordaje del absentismo escolar desde el modelo centrado en soluciones. RES: Revista de Educación Social, no. 35, pp. 103. ISSN 1698-9007

Artikulu hau eskola-absentismoaren arazoari heltzen saiatzen da. Arazo horrek ikastetxeetako hormak gainditzen ditu eta Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoaren ateetara iristen da, duen kontrol- eta hertsapen-funtzioagatik. Eskola-absentismoa maila teknikoan, neurri batean,  ikusezina izan bada ere, errealitatea da arazo garrantzitsua dela, arrisku-faktoreekin eta, epe luzera, gizarte-bazterkeriako faktoreekin zuzenean lotuta dagoelako. Era berean, bere ebazpidea zailtzen duten berezitasunak baditu: nahitaezko deribazioak eta “bisitari” gazteak, familia “demandatzaileak” eta egingo diren demandak. Ondorioz, eskola-absentismoan esku hartzea ez da erraza. Horregatik, artikulu honek esku hartzeko proposamen praktiko batzuk egin nahi ditu, batez ere Konponbideetan Oinarritutako Eredutik elikatzen direnak. Eredu horrek, epistemologikoki, aukera ematen die gazteei nortasun propio berri bat sortzeko eta, batzuetan erabat immobilizatzailea den arazo baten gaineko kontrola atribuitzeko. Proposamen horiek, bestalde, interesgarriak izan daitezke ikastetxeentzat ere.


OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke