Tapia sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat eman du Zaldibarko zabortegiaren egoera zehatza ezagutzeko. Eusko Jaurlaritza Zaldibarren etengabe burutzen ari den kontrolaren baitan, atzo ziurtatu zuen, ikuskapen tekniko berri baten bidez, orain konkurtso-administratzailearen bidez ordezkatuta dagoen Verterrek, ez dituela bete administrazioak egindako errekerimenduak.
Sailburuaren arabera, “zabortegiaren kontrol-, mantentze- eta jarraipen-lanak ez ditu titularrak behar bezala egin, ziurgabetasun-egoera bat sortu du eta azpiegituraren baldintzak nabarmen okertu dira”. Errekerimendu ugari egin dira, eta horiek guztiak epailearekin eta fiskaltzarekin partekatu dira beti. Egonkortasunari buruzko azterlanik aurkeztu ez duenez, Eusko Jaurlaritzak berriro hartuko du bere gain, subsidiarioki, zabortegiaren titularraren erantzukizuna, eta hondakinaren egonkortasunari buruzko azterketa egingo du lehenbailehen.
Azterketak Zaldibarko zabortegiaren egoera zehaztuko du, eta honela, instalazioaren benetako egoera zein den finkatuko da. Horrela, administrazioak zabortegiaren egoeraren berri izan ahal izango du, eta, behar izanez gero, esku hartu ahal izango du instalazioaren segurtasuna eta ingurumenaren babesa bermatzeko.
Gainera, sailburuak zehaztu du administrazioaren errekerimenduak behin eta berriz ez betetzeak dagozkion isun-espedienteak martxan ipintzea ekarriko duela.
Verter-i egindako azken errekerimendura esteka