Ekainean 1.896 langabe gutxiago izan dira eta hilaren amaieran 105.379 langabe daude

  • Kontratazio mugagabea mantendu egin da; formalizatutako kontratu guztien % 24,72 mota horretakoak dira
  • Nabarmentzekoa da 45 urtetik gorakoen artean langabeziak izan duen jaitsiera, 910 pertsonatan jaitsi baita

Ekainean 1.896 langabe gutxiago izan dira Euskadin (% 1,77); orotara 105.379 langabe daude, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratutako datuen arabera. 2022ko ekainarekin alderatuz gero, 6.263 langabe gutxiago daude.

Kontratazioari dagokionez, beste hilabete batez nabarmendu da kontratazio mugagabea, guztizkoaren % 24,72 izanik. 72.907 kontratu sinatu ziren, eta horietatik 18.020 izaera horretakoak izan dira.

Ekainean sinatutako kontratu mugagabeak, jardueraren arabera

Gainera, atal honetan etxeko jarduerak nabarmentzen dira: ekainean sinatutako hamar kontratu berritik bederatzi mugagabeak dira, eta eraikuntzan, hamar kontratu berritik sei.