Eusko Jaurlaritzak 500.000 euroko dirulaguntza deialdia onartu du kultura eta gizarte arloetako bitartekotza eta berrikuntza proiektuetarako

Gobernu Kontseiluak bere gaurko bileran “Bitartez” deituriko deialdia onartu du. Bitartekaritza eta sare-lanaren bidez ikerketa, berrikuntza eta arte garaikidearekin konprometitua dauden kultura eta gizarte arloko bitartekaritza eta berrikuntza proiektuei bideratutako dirulaguntzak dira onartutakoak. Guztira 500.000 euroko diru partida bideratuko da deialdi honetara beti ere desberdinen arteko lankidetza eta talentua eta sormen gaitasuna ahal den gehien garatzeko asmoz.  Helburu hauetako bat duten proiektuak garatuko dira:

  • Proiektuek honetarako lagungarri izan beharko dute:
  • Sektore, arlo eta eragile desberdinen arteko baterako sorkuntza nahiz hibridazioa eta talentua sustatzeko, hartara gure inguruko sortze-gaitasuna ahal beste garatzearren.
  • Lan-inguruak eta plataforma teknologikoak erabiltzea elkarlan-moduak, ikerketa eta ekoizpena areagotzeko.
  • Hainbat hartzaile eta ikus-entzulerengana jotzeko moduko harreman- eta artekaritza-modu berriak sortzea, hartara bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragitearren.
  • Praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.

Dirulaguntza jasotzeko proiektuak 2023an hasita eta 2022ko urtarrilaren 31rako bukatuta egon beharko dira eta kultura-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura edo musika). Bestalde, proiektu bakoitzak gehienez 35.000 euro jasoko ditu, beti ere proiektuaren aurrekontuaren %70 ez badu gainditzen.

2022ko deialdian 27 elkarte eta kooperatibak jaso zituzten laguntzak.