Lehendakariak Mendebaldeko Saharako Euskadiko ordezkari berria, Mohamed Fadel Brahim Ahamed, hartu du gaur eguerdian, Fatma Mohamed Salem Labiak ordezkariorde berriarekin batera. Bilera Ajuria Enea jauregian egin da, eta bertan izan dira Marian Elorza Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Saharako aurreko ordezkaria eta ordezkariordea.