Aliantza osatzen duten 10 bazkideekin, etorkizuneko unibertsitatea eta superkanpusa eratzeko konpromiso sendoagoarekin eta Europako Batzordeak (EB) datozen lau urteetarako ziurtatutako laguntzarekin, European University of Cities in Post-Industrial Transition (UNIC) prest dago 2023ko urrian bigarren faseari ekiteko.
UNIC Aliantzak finantzaketaren jarraipena lortu du Europako Unibertsitateen 2023ko Erasmus+ deialdian, eta horri esker, datozen lau urteetarako Helburuen Adierazpen berri eta handinahia aplikatuko da. European University of Cities in Post-Industrial Transition unibertsitateak –orain hamar unibertsitatetara hedatua zortzi fundatzaileetatik– bere konpromiso eta balioetan sakonduko du, aurretik bide arrakastatsua egin ondoren Europako goi-mailako hezkuntzaren kalitatea, inklusibitatea eta lehiakortasuna sustatzeko sortutako 2020 Erasmus+ dirulaguntzari esker eta Ikerketa Konprometituko ikuspegi eta egitura bultzatzeko SwafS H2020 dirulaguntzari esker.
Harrezkero, UNICek jarduera eta eskaintza ugari sortu ditu Europa osoko ikasle, ikertzaile eta herritarrentzat. Mugikortasun handiagoa ahalbidetu du campus hibridoen eta ikastaroen eskaintzen bidez, Redesigning the Post-Industrial City izeneko master programa bateratua jarri du abian eta ikerketa konprometiturako funts bat eskaini du elkarlanean egindako ikerketa-proiektuetarako. Praktika-komunitateak sortu ditu, eta kasuen biltegi ireki bat jarri du interesdunen eskura, ‘CityLabs’ enblematikoen bidez, unibertsitateen eta hirien arteko jakintza-trukea ahalbidetzeko.
UNICen fase berria 2023ko urrian hasiko da, Helburuen Adierazpen berri eta ausart batek eta elkartutako 10 unibersitateetako errektoreek urtarrilaren hasieran sinatutako ibilbide-orriak gidatuta.
Gizarte-eragina maximizatzeko ikuspegi berritua
UNICen ekimenek Europa osoko hiri postindustrialetako ia 20 milioi herritar, ikasle, langile eta ikertzaileri egiten diete mesede. Kolektiboki, Aliantza honen hurrengo faseak ezagutzaren garapena eta sorkuntza bultzatu nahi ditu, lankidetzaren, berrikuntzaren eta inklusioaren bidez, gizartean eragiteko eta, hartara, gizartea hobetzeko. Azken 3 urteetan ezarritako oinarrien gainean, datozen urteetan UNICen helburu berrituak erakunde arteko ikaskuntza, irakaskuntza eta ikerketa ereduak desblokeatzera bideratuko dira. Eredu horiek konpromiso handia izango dute hiri-ekosistema postindustrial desberdinekin.
«UNICek etorkizuneko unibertsitate europarra eraikitzeko konpromisoa hartu du, eta pozik gaude gure hurrengo fasean Europako Batzordearen laguntza jasotzeagatik», adierazi du Peter Scholten doktoreak, UNICen Aliantzaren koordinatzaileak. «Gure eragina gure ikaslea heztean datza, etorkizuneko aldaketaren eragile izan dadin, eta eredu positibo bat ezartzen jarraituko dugu Europako hirientzat, ikas dezagun nola uztartu irakaskuntza, ikerketa konprometitua eta berrikuntza gizarte-eragina sortzeko».
«UNIC alderdi praktikotik haratago doa: etorkizuneko ikasle-belaunaldientzako memoria instituzional partekatua sortzen ari da», adierazi du Ya?mur Kökden-ek, UNICeko ikasleek Istanbul Koç University-n duten ordezkariak. «UNICeko ikasleak garen aldetik, etapa berri honek ematen dizkigun aukerak ikusteko irrikaz gaude, eta gure etorkizuna eraikitzeko gaitasun eta gogo handiagoz sentitzen gara».
Etorkizuneko unibertsitateei bidea errazten
Hurrengo fasean, Aliantzak programa berriak jarriko ditu abian, eta bere misio berritua islatzen duten eskaintzak zabalduko ditu:
– UNICen Redesigning the Post-Industrial City Masterrak bere lehen promozioa hartuko du 2023ko udazkenean. Programa berri honek hurrengo belaunaldia 21. mendeko trebetasunekin eta trantsizioan dauden hirien eta gizarteen erronka eta aukerei heltzeko beharrezko ezagutzekin hezten ahaleginduko da.
– UNIC Centre for City Futures jarriko da abian, gure unibertsitateei hiriekin, komunitateekin eta berrikuntza eraldatzailean interesa dutenekin lankidetzan aritzeko aukera emateko sortutako «lehiatila bakarreko» azpiegitura berria. Ikaskuntza eta ikerketa hirietara eta komunitateetara eramaten ditu, eta hirien eta komunitateen beharrak ikaskuntzara eta ikerketara. «UNIC Centre for City Futures zentroak lankidetza esanguratsuak eta eraldatzaileak ezarri nahi ditu mundu errealean, bai ikerketan, bai ikaskuntzan», adierazi suen Ouluko Unibertsitateko Sari Hirvonen-Kantolak, zentroaren sortzaileetako batek.
– Hezkuntza aldatu ahala, teknologiak garai berrietara egokitu behar du. UNICen Campus Hibrido berritzaileak elkarrekiko truke aurreratuenen oinarriak ezarriko ditu eta programa trinko konbinatuak, ikastaro birtualak eta titulazio bateratuak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta herritar komunitate zabalago bati.
Unibertsitate osoaren ikuspegi zabalagoa errazteko, UNICek Ildo Tematikoak sortuko ditu, hau da, UNICen «fakultate» gisa jardungo duten lankidetza egitura berriak, trantsizio post-industrialaren arlo espezifikoen ingurukoak (osasuna eta ongizatea, iraunkortasuna, erresilientzia eta digitalizazioa, segurtasuna, inklusioa, enpresa-espiritua eta arteak), UNICek hezkuntzaren berrikuntzan, konpromisoan eta lankidetzan egin nahi duen lana edukiz eta komunitatez hornitzeko.
«202tik, gure nortasun bereziak oinarri sendoa eman dio gure Europako Aliantza Bateratuari, gure hirien etorkizunean eragiteko», esan zuen Ed Brinksma irakasle doktoreak, Rotterdamgo Erasmus Univertsitateko presidenteak. «Espero dugu UNICen lanean sakontzea, benetako ikasle, irakasle eta herritar elkarte gisa, eta ezagutzaren baterako sorkuntza ahalbidetzea, Europako etorkizuna definituko duten trantsizio handiei aurre egiteko».
UNICi buruz
European University of Cities in Post-Industrial Transition (UNIC) erakundeak Europako hamar unibertsitate biltzen ditu jakintzaren garapena eta baterako sorkuntza bultzatzeko, lankidetzaren, berrikuntzaren eta inklusioaren bidez, gizartean eragiteko eta, hartara, gizartea hobetzeko.
UNICeko unibertsitate bazkideak honako hauek dira:
University of Deusto, Bilbo, Espainia
Ruhr University Bochum, Bochum, Alemania
University College Cork, Cork, Irlanda
Koç University, Istanbul, Turkia
University of Liège, Lieja, Belgika
University of Oulu, Oulu, Finlandia
Erasmus University Rotterdam, Rotterdam, Herbehereak
University of Zagreb, Zagreb, Kroazia
University of Lodz, ?ód?, Polonia
Malmö University, Malmö, Suedia
EIES – Europako Informazioaren Euskal Sarea