Europako Batzordeak Euromontana hautatu du Landa Itunaren Koordinazio Taldeko kide izateko. Landa Itunak (LI) agintari publikoen, gizarte zibilaren, enpresen, mundu akademikoaren eta herritarren arteko lankidetzarako markoa ematen du, Europa, nazio, eskualde eta toki mailan, eta Landa Eremuetarako Epe Luzeko Ikuspegiaren helburu partekatuak lortzen laguntzen du, landa-gaiei buruzko elkarreragina errazten baitu.
Koordinazio Taldea Batzordearen talde berezia izango da Landa Itunaren prozesua zuzentzeko. Koordinazio Talde honen mandatua eta ardura da Landa Ituna are gehiago garatzeko modu berriak aztertzea, Landa Itunaren helburuetarantz eta Epe Luzerako Ikuspegiaren helburu partekatuetarantz egindako aurrerapena ebaluatzea, ekitaldiak antolatzea eta interesa duten alderdiek horretan parte har dezaten sustatzea. Era berean, Landa Itunaren Koordinazio Taldeak Landa Itunari Laguntzeko Bulegoari arduratutako zereginak gainbegiratuko ditu, eta Europako Batzordeari LIri buruzko orientazio estrategikoak eman ahal izango dizkio.
Koordinazio taldearen lehen bilera ekainaren 21ean izan zen, Bruselan, eta Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzako Luis Elizondok hartu zuen parte, Euromontanaren ordezkari gisa.