Ikuspegia: Industriako lehengaien txostena, ekaina 2023

Argitalpenak
5 uztaila, 2023
Basque Trade & Investment Nazioartekotzea AEBak Erresuma Batua Errusia Europa Txina

Urtarrilean eta otsailean prezioek gora egin zuten, Txina berriro irekitzearen inguruko baikortasunak eraginda. Martxotik maiatzera bitartean, metal industrialen prezioek (aluminioa, kobrea, nikela, litioa, kobaltoa edo altzairua) behera egin dute oro har, besteak beste, Txinako eskaria espero baino motelago berreskuratu delako, batez ere fabrikazioaren eta eraikuntzaren sektoreetan.

Hala ere, ekainaren hasieratik metal batzuen prezioen gorakada txiki bat ikusten ari da, Txinak susperraldia bizkortzeko har ditzakeen neurriei buruzko espekulazioek bultzatuta.

Azken hilabete honetan, Txinak eskaera bultzatzeko eta merkatuak indartzeko neurriak hartuko dituela jakinarazi du, eta dagoeneko autoak erosteko sustapen bat iragarri du, eta bere interes-tasa nagusien murriztu ditu ere.

Urtearen bigarren erdian eskariaren errekuperazioa bizkortu egingo dela espero da, eta horrek, metal batzuen kasuan neurrizko ekoizpen eta izakin maila baxuen aurreikuspenekin batera, prezioak igotzen lagunduko du.

Hala ere, Estatu Batuetako Erreserba Federalak 2023rako tasa gehigarrien igoera egingo du, eta horrek dolarra are gehiago indartuko du, prezioen gorakadak mugatuz.

Nolanahi ere, 2023ko batez besteko prezioak 2022an ikusitako mailen oso azpitik geratuko dira.

Ikuspegi orokorra

– Alemaniak, Frantziak eta Italiak lehengaien inguruko lankidetza dostu dute

– Errusiako metalen aurkako zigorrek aurrera jarraitzen dute

– UK Steel elkarteak Erresuma Batuan CBAM sartzea eskatu du

Industriako lehengaien panorama

– Aluminioa

– Kobrea

– Kautxu naturala

– Altzairua

I. eranskina. Banakako lehengaien prezioak

Txostena HEMEN

230705-BasqueTrade-Observatorio-Materias-Primas-Industriales-Junio-2023