Osakidetzaren 2018-2019ko LEPen behin-behineko emaitzak eta datozen arterketen egunak argitaratu dira

Hortaz, 2018-2019ko LEPean espezialitate horietan parte hartu zuten pertsona guztiek dagoeneko ezagutzen dituzte behin-behineko emaitzak 2020-2021-2022ko LEParen deialdiari dagozkion arlo horietako azterketak egin aurretik. Azterketa horiek uztailaren 15ean, 16an, 20an eta 21ean egingo dira.  

Osakidetzak 2018-2019ko LEParen behin-behineko beste emaitza batzuk argitaratu ditu; zehazki, honako lanbide-kategoria hauei dagozkienak:  

LAN-OSASUNEKO ERIZAINA

OSASUN MENTALEKO ERIZAINA

INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

ELEKTROMEDIKUNTZA-INSTALAZIOETAKOTEKNIKARI ESPEZIALISTA

Argitalpen hori honako espezialitate hauen argitalpenei gehitu behar zaie:

LEHEN MAILAKO ARRETAKO PEDIATRIAKO MEDIKU FAKULTATIBO ESPEZIALISTA

LOGOPEDIAKO DIPLOMATUA

AUDIOPROTESIETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

DIETETIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

LEHEN MAILAKO ARRETAKO FAMILIA-MEDIKU FAKULTATIBO ESPEZIALISTA

OPTIKA ETA OPTOMETRIAKO DIPLOMATUA

TERAPEUTA OKUPAZIONALA

GIZARTE-LANGILEA

ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

SUKALDARIA

FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

Hortaz, 2018-2019ko LEPean arestian adierazitako lanbide-kategorietan parte hartu zuten pertsona guztiek dagoeneko ezagutzen dituzte behin-behineko emaitzak 2020-2021-2022-Egonkortzea LEParen deialdiari dagozkion kategoria horietako azterketak egin aurretik.

Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik azaldu zuenez, LEP berri horren azterketen egunak iragarri zirenean Osakidetzaren asmoa zen aurrekoaren behin-behineko emaitzak jakinaraztea azterketa berriak egin baino lehen; eta hori egiten ari da.

2020-21-22-E LEP berriaren lehenengo probak uztailaren 15ean, 16an, 20an eta 21ean egingo dira, eta une horretatik aurrera, izena eman duten 129.000 pertsonak irailean, urrian eta azaroan Barakaldoko BECen eta UPV/EHUren Gasteizko egoitzan egingo diren azterketetara aurkeztuko dira.

Gaur egun, 2018ko eta 2019ko LEPak (probak azaroan amaitu ziren) eta 2020., 2021. eta 2022. urteetako LEPak (probak uztailean hasiko dira) kontuan hartuta, Osakidetza 11 mila plaza baino gehiago (plantillaren herena) egonkortzeko prozesuan murgilduta dago, prozesu horiek amaitzean % 8tik beherako bitartekotasun-ehunekoa lortzeko helburuarekin.  

Informazio gehigarria