Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 4ko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau xedatzen du:
Unai Aberasturi Gorriño jauna Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendari izendatzea.
Dekretu honek 2023ko uztailaren 8an izango ditu ondorioak.