Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak diruz lagundu du, I+Gko proiektu estrategikoetarako laguntzen deialdiaren bidez, minbiziaren aurka borrokatzeko immunoterapia-tekniketan aurrera egitea helburu duen Linterna proiektua. Zehazki, biriketako minbizia geldiarazteko eraginkorra izan daitekeen biomarkatzaile bat identifikatzea lortu du proiektuak. Proiektu honetan, gainera, analisi genomikoko teknikak erabili dira tabakoak eragindako biriketako minbizia dutenentzat. Horri esker, identifikazioan aurrera egin ahal izan da eta ikuspegi terapeutiko berriak garatu ahal izan dira.
Inicio
Albisteak-AN Linterna proiektu estrategikoak aurrera egin du minbiziaren aurkako immunoterapia-tekniketan, eta biriketako minbizia...