Donostian in fraganti atxilotu dute, saltoki batean lapurretan ari zenean

Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du Donostiako Egia auzoko saltoki batean barruan, bertako beiratea hautsita sartu ondoren.

Gaur goizaldeko bostak aldera, Donostiako Egia auzoan partikular batek patruilei jakinarazi die establezimendu batek beiratea hautsita zuela. 

Lekura hurbildu direnean, agente jarduleek egiaztatu dute establezimenduak aurreko beiratea hautsita zuela eta barruan norbait zegoela.

Identifikatu eta lokalean beste inor ez zegoela egiaztatu dutenean, susmagarriak zeramatzan gauzak miatu dituzte, eta dendatik hartutako salgaiak eta dirua zeramatzala egiaztatzean, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute.

Atxilotua, 18 urtekoa, polizia-egoitzan dago bidezko eginbideak egiten dituzten bitartean, eta horiek amaitzean Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dute.