Donostiako alkateak jaien erdian balantze positiboa egin du eta hiritarrei dei egin die, amaiera arte giro onez, errespetuz eta alaitasunez jaiekin gozatzen jarraitzeko
Aste Nagusiak bere erdibidera iritsi da, eta ohiturari jarraituz, Donostiako Udalak jaiak posible egiten dituzten pertsona, erakunde eta elkarteei esker ona adierazteko hamaiketakoa ospatu du gaur.
Donostiako alkate Eneko Goiak Aste Nagusiaren lehen erdiaren balantzea egiteko baliatu du unea: “Aste Nagusia kanoikadan emandako mezuari erantzuten ari zaio eta guztiontzako jaia izaten ari da, inklusiboa, donostiar guztiok disfrutatzeko ekitaldi ezberdinez osatua”.
Era berean, Goiak gogorarazi du, hainbat urtetan koronabirusa Aste Nagusiaren protagonista izan ostean, aurten normaltasuna guztiz berreskuratu dela eta donostiarrek inoiz baino hobeto disfrutatzen ari direla, jarduera guztietan parte hartze handiarekin. Eta nahiz eta euria noizbehinka agertu den, ez dela aparteko gertakaririk izan adierazi du.
Halaber, Donostiako alkateak esan du jende asko dagoela kalean eta gehienak jaia errespetuz bizitzen ari direla, eta horrenbestez, honakoa gaineratu du: “Bizipoza giroa dago hirian”. Hortaz, hiritarrei dei egin die amaiera arte giro onez, errespetuz eta alaitasunez jaiekin goatzen jarraitzeko, eta segidako esker ona egin du: “Donostiako Festakeko langileei, boluntarioei, elkarteei, babesleei, eta Suhiltzaile, Udaltzain eta Ertzain guztiei esker ona adierazi nahi diet euren lana gabe ezingo litzatekeelako Aste Nagusia bezalako egitaraua prestatu eta garatu”.