Kultura eta Kirol Departamentuak Nafarroako hirugarren sektore kulturaleko 26 erakunde finantzatu ditu 902.992 eurorekin, kultur programazioa eta elkarteen egitura babestea helburu duten bi laguntza-deialdiren bidez.
Lehen deialdian, Nafarroan garrantzia duten erakundeei zuzendutakoan, 476.992 euro eman zaizkie 6 elkarteri; bigarrenean, berriz, jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak antola daitezen sustatzea izan da helburua, eta 20 erakundek jaso dute laguntza, 426.000 eurokoa.