EKultur 2023 programak aurrera jarraituko du ostiral, larunbat eta igande honetan, Leireko Monasterioan, eta Fitero, Lesaka, eta Orbaizeta herrietan eskainiko diren musika ikuskizunekin.
Lehenengo ekitaldia abuztuaren 25ean, ostirala, Fiteron, 20:30etan eskainiko da, Jazzclassic Ensemble taldearen eskutik. Egun horretan bertan, 20:00etan, Lesakak Burutik talde iruindar gaztea hartuko du, bereizten dituen eskusoinua eta ahotsen jokoa lagun.
Biharamunean, larunbata, hilak 26, Leireko Monasterioak Iñigo Morentinen kontzertua hartuko du 19:45etan. Igandean, hilak 27, 18:00etan, Orbaizetak, Iñaki Dieguez Trioren eskutik, musika eta dantza dakartzan folk modernoaren proposamen bat gozatuko du.
Horrez gain, jendearentzat zabalik darrai Estefania de Paz artista nafarraren “Argako Erregina” erakusketa, Bertizko Jaurerriko Parke Naturaleko Lorategi Historiko-Artistikoan, abuztuaren 31 arte.
Bestalde, abuztuaren 27an, 12:00etan, Bertizko Jaurerriko Parke Naturaleko Lorategi Historiko-Artistikoaren erakusketa-aretoan «Sortu zure POP UP albuma Remigia Echarrenen historiarekin» tailerra eskainiko da, cut paperan aditua den Mila Garcia ilustratzailearen eskutik.
Fitero eta Lesaka
Aste honetarako Kultur programa ostiralean, abuztuak 25, abiatuko da, Malben plazan, eta 20:30etatik aurrera, taldeak kontzertuari ekingo dio. Musika klasiko eta jazz zale adituak diren musikariez osatutako Jazzclassic Ensemble taldeak, jazza musika klasikoaren oinarrizko atal eran integratzea bilatzen duen Paquito D’Rivera klarinetista eta saxofonista kubatarraren omenez eginiko programa bat interpretatuko du.
Egun horretan bertan, 20:00etan, Lesakako Plaza Zaharrean, bere eskusoinua eta ahotsen harmonia berezitasun bezala dakartzan proposamenarekin, Burutik musika talde gazte iruindarraren emanaldia eskainiko da. Eskusoinuaz gainera gitarrak, baxua eta bateria uztartuz, sintetizadore edo gitarra baten sintesiaren antzeko soinu konpaktu hala nola armoniko batekin datozkigu. Bi album, pare bat single eta «Paradisua» eta «Hamabost Segundu» bezalako hiru abesti barne dituen multzo kontzeptual baten eskutik, kritika soziala nahiz aukera musikal eta teknologiko berriak esploratzen dituzte.
Leireko Monasterioa eta Orbaizeta
Kultur asteak aurrera egingo du larunbatean, abuztuak 26, 2020. urtetik hona Aita Paulen La Milagrosa elizako organista titular Iñigo Morentinekin, Leireko Monasterioko San Salvador elizan, 19:45etan. Bere ikerketa berriena oinarri izanik, Leireko Monasterioko bere kontzertuak, 2014an berreraiki zutenetik monasterioko organoan interpretatutako musika estiloak nabarmentzen dituen errepertorio bat aurkezten du, instrumentu honen garrantzia eta kultura balioa nabarmenduz.
Asteko azken emanaldia biharamunean egingo da, abuztuaren 27an, igandea, 18:00etan Iñaki Dieguez (eskusoinua), Angel Unzu (gitarra-bouzouki) eta Iker Telleria (perkusioa) hirukote musikalaren eskutik hasiko den kontzertu batekin. Euskal eszena musikaleko “hiru lagun zaharrekin” osatutako talde bat litzateke, zeinek karrera “sendo” bat egin duten musikari solista edota artista ezberdinen laguntzaile bezala, zein elkartuko diren musika eta dantza uztartzen dituen folk modernoaren proposamen berri hau eratzeko, esaten dute taldetik.
Beste hainbat jarduera
Abuztuaren 26an, Leireko San Salvador Monasterioan, «Los Pilares del Reyno» bisita gidatua burutuko da, horrela partaideek Monasterioa esploratu ahal izan dezaten 17:30etan. Gainera, kantu gregorianoez osatutako bezperako elizkizun bat ospatuko da 19:00etan. Ospakizunaren iraupena, guztira, ordu betekoa da, sarreraren kostua 7 €-koa da eta taldeko 35 pertsona onartzen dira gehienez.
Parte hartzeko, www.monasteriodeleyre.com webgunean lekua erreserbatu behar da eta sarrerak Bisitarien harrerako zentroan jasoko dira; edo bestela, [email protected] posta elektroniko bidez kontakta liteke, baita 948 884 150 telefono zenbakira deituz ere.