Denboraldiaurreak aurrera jarraitzen du eta Athletic Clubek lagunarteko partida berri bat jokatuko du gaur arratsaldean. Medina de Pomarrek egun zuri-gorri bat biziko du Burgosko herrian. Lehoiek Madril CFF hartuko dute gaur arratsaldean, 18:30ean, Jesus Maria Pereda futbol zelaian. Madrildarrak bosgarren postuan amaitu zuten iazko ikasturtea, laugarren sailkatuarengandik puntu bakarrera. Victor Martinen taldeak talde lehiakorra izango du Liga F-n, besteak beste, Racheal Kundananji, Zambiako internazionala eta egungo jokalaririk azkarrenetakoa bere taldean mantendu baitu. Test gogorra izango da zuri-gorrientzat joan den igandean EH Kopako finalerako sailkatu ondoren.
Ohikoa den bezala, giro bikaina egongo da, nahiz eta beroak zelaiaren gainean estutu, eta haur asko hurbilduko dira Lehen Mailako futbolariak gertutik eta doan ikustera. Medina de Pomarreko Athletic Clubeko peñak mimo handiz antolatzen du herria gorriz eta zuriz tindatzen duen hitzordu hau.
Gaur arratsaldeko partidarako, Daviz Aznarrek ezin izango ditu Naroa Uriarte eta Sara Ortega erabili, minduta baitaude, ezta Garazi Murua, Bibiane Schulze, Irene Oguiza eta Marta Unzuerekin ere. Nahikari Garciak, atzo aurkeztutako fitxaketa berriak, prozesu zehatza jarraituko du txapelketa ofizialaren hasierarako ehuneko ehunean egoteko.
Athletic Cluben deialdia: Quiñones, A. Nanclares, Maddi, Landaluze, Amezaga, Y. Corres, Arana, Azkona, Gara, Eunate, Pinedo, M. Zubieta, Nerea Nevado, Itxaso, Mariana, Elexpuru, Peke, Zugasti, Sanadri, Marina Artero y Amaia Martinez.