Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatua dago, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta SPRIren bitartez sustatzen du.
Zinemaldia & Technology irailaren 28an (osteguna), egingo da, eta hamar proiektuen aurkezpenaz eta adimen artifizialaHamar proiektu teknologiko (bost espainiar eta bost europar) lehiatuko dira Zinemaldia Startup Challengen, ekintzaileentzako eta startup sortu berrientzako lehiaketan. Lehiaketa horren garapena ikus-entzunezkoen arloan barneratu daitezkeen teknologietan oinarritzen da.
Estatuko proiektuek «Spanish Screenings: Financing & Tech» jardueraren parte den lehiaketa espezifiko batean parte hartuko dute; «Spanish Screenings XXL. Espainiako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako nazioarteko merkatua» proiektuaren lau ardatzetako bat da «Spanish Screenings: Financing & Tech». Proiektua Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan dago. Plan horrek helburu du Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzea, eta Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAA institutuaren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez, ICEX, Malagako Zinemaldia eta Donostia Zinemaldia direla medio.
Estatuko lehiaketaren bost finalistak honako hauek dira: Uttopion, metabertsoaren bidez ikus-entzuleei ikus-entzunezko edukiaz modu berritzalean eta partaidetzazkoan edozein tokitatik gozatzea ahalbidetzen dien ingurune birtual elkarreragilea sortzeko proiektu bat; Union Avatars-ek, erabiltzaile eta enpresei euren nortasun digitala abatarren bidez kudeatzea ahalbidetzeko tresnak eskaintzen ditu.; VRMulticam, ikus-entzunezko teknologia murgiltzaileak eta broadcasta zerbitzu bakar batean uztartzen dituena, ikus-entzuleari esperientzia paregabea eskainiz; eta WitScript, machine learningari esker soinu profesionalentzako prozesu optimizatuak sortzen dituena, ahots-audioen QA/QC prozesuetan (kalitatea egiaztatzea eta kalitatea kontrolatzea) bizkortasun handiagoa ahalbidetzen diena. Bikoizketa, audioliburu eta ikus-entzunezko eta multimediako eduki orokorretarako. Azkenik, Euskadiko talde ekintzaile batek Bonzo Studios aurkeztuko du, motion kontroleko sistema integratu bat, abiadura handiko kamera eta Led Wall delakoa eskaintzen dituena; hala, aurrekontu txikiarekin kalitate eta konplexutasun handiko ekoizpenak denbora laburrean egiteko aukera ematen duena.
Europako proiektuei dagokienez, honako hauek hautatu dira: Anymate Me (Alemania), adimen artifizialaren bidez bideo sintetikoak sortzeko aukera ematen duena, testua denbora errealean sartuz, eta zeinu-hizkuntzako bideo sintetikoak ekoizteko aukera ematen duena, testuetan oinarri hartuta (text-to-sign); Dreambird (Erresuma Batua), hainbat teknologia aplikatuz, sortzaileen eta entzuleen arteko topagune izateko jomuga duen plataforma global bat garatzen duena, ikus-entzuleek euren fase guztietan proiektuei laguntza sortzailea eta finantzarioa eman ahal izan diezaieten; Drylab Media Tech (Erresuma Batua), hodeiko teknologiaren medioz ekoizpen-prozesuan parte hartzen duten ekipoei edozein tokitatik filmatutako materialerako sarbidea errazten diena; HyperRate.io (Alemania), aplikazio mugikorra, sortzaileei ikus-entzuleen bihotz-maiztasunarekin konektatzeko aukera ematen diena, harekiko loturak sortzeko eta beren terminaletan inpaktu emozional handiena duten klipak identifikatzeko eta eskaintzeko; eta Marionette (Danimarka), adimen artifizialean oinarrituta, mugimenduak denbora errealean harrapatzen dituena, 3D animazioko profesionalek euren pertsonaien mugimenduak kostu txikiagoarekin eta kalitate handiarekin sortu ditzaten.
Parte-hartzaileek Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko BICetako (Business Innovation Center) batean inkubazio-gune batera doan sartzeko aukera izango dute urtebetez. Epaimahai independente batek aukeratuko ditu proiektu irabazleak –bat Espainiakoa eta bestea Europako beste lurralderen batekoa–, eta bakoitzak 10 000 euro jasoko ditu. Gainera, beste 3.000 euro bideratuko dira pertsona edo talde ekintzaile batek aurkeztutako proiektu onena saritzeko. Horrez gain, irabazleek eta finalistek 500.000 eurorainoko finantzaketa eskuratu ahalko dute beren proiektua Euskadin garatzeko.
Lehen lau edizioetako proiektu irabazleetako zenbaitzuk arrakastaz ari dira garatzen beren enpresa-estrategia. Largo AI (2019) proiektuak bezeroak lortu ditu 20 herrialdetan baino gehiagotan; Filmchain (2020) proiektuak ere hainbat lurraldetan merkaturatu du bere produktua; eta Kinetix (2021) jada Beta bertsioarekin dabil eta finantzaketa-erronda garrantzitsu bat itxi du. Azkenik, Motmo.pro (2022) jada merkatuan dago, eta duela gutxi inbertsio-erronda bat ere egin du.
Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bitartez, Zinemaldia Startup Challenge sustatzen du, Zinemaldia & Technology jardunaldiaren ekimen nagusia; adimen artifizialari buruzko mahai-inguru bat ere izango du. Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apustu estrategiko bat da, eta ikus-entzunezkoen sektorean teknologiak izandako berrikuntzari buruz hausnartzeko erreferentziazko gune bihurtu nahi du.
Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta SPRIren bitartez sustatzen du Zinemaldia Startup Challenge, Zinemaldia & Technology jardunaldiaren ekimen nagusia; Donostia Zinemaldiak hauekin lankidetzan antolatzen du Zinemaldia & Technology: TECNALIA; ALÍA (Ikus-entzunezkoen Industria Aliantza); eta Vicomtech. Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apustu estrategiko bat da, ikus-entzunezkoen sektoreko berrikuntza teknologikoari buruzko hausnarketarako gune erreferente gisa kokatu nahian. Aurten adimen artifizialari buruzko mahai-inguru bat ere egingo da.
«Spanish Screenings XXL. Espainiako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako nazioarteko merkatu bat» ekimena Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan dago. Plan horrek helburu du Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzea, Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAA Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez, ICEX España Exportación e Inversiones, Malagako zinema-jaialdia eta Donostia Zinemaldia direla medio.
Donostia Zinemaldiak, «Spanish Screenings: Financing & Tech» ekimenaren baitan, Sorkuntza-inbertsoreen biltzarrari harrera egingo dio bigarren urtez. Topaketa horren edukia datozen asteetan jakinaraziko da.