Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Jai Batzorde Mistoko hainbat kidek Aste Nagusiko Patata Tortillaren Txapelketaren aurtengo edizioan parte hartu dute gaur goizean Areatzan, eta ohi bezala, txapelketa honen 2023ko deialdiak ere sekulako arrakasta lortu du, hiri osoko hamarnaka kuadrillaren parte-hartzeari esker.
Patata Tortillaren Txapelketak tradizio luzea lortu du urtez urte Aste Nagusian, eta honenbestez, ezin saihestuzko hitzordu bilakatu da tortilla ona prestatzeko sekretua ezagutu eta horretan jarduteko trebetasuna dutenentzat, zein sutegi eta zartaginen artean ondo pasatu besterik bilatzen ez dutenentzat.