Mallorcako ekaitzek edo aire-kontrolean izandako arazo teknikoek eragindako hegaldiak bertan behera geratu direnez, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak gogorarazi nahi du bidaiariei informazioa eta laguntza emateko eskubideak bere horretan jarraitzen dutela.
Deskribatutako egoeretan, non ezerezteak ustekabeko batek edo baldintza meteorologikoek eragiten duten, konpainiak ez daude beharturik eragindako bidaiarien legezko konpentsazioa ordaintzera, baina bai gainerako eskubideak errespetatzera eta bermatzera.
Ondorioz, aipatutako arrazoiengatik hegaldiak bertan behera uzteak eragindako pertsonek honako hauek dituzte:
- Gertatzen denari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.
- Dirua itzultzeko edo garraio alternatiboa izateko eskubidea.
- Arreta, elikadura eta ostatua jasotzeko eta ostatuaren eta aireportuaren arteko garraioa izateko eskubidea.
Hegaldiak bertan behera geratu direnean, pertsonaren batek bere eskubideak lesionatu ikusi baditu, lehenik eta behin, hegazkin-konpainiari berari erreklamatu beharko dio, eta behar bezalako erantzunik jaso ezean, AESA Aire Segurtasuneko Estatu Agentziaren aurrean.