Literatura, arte plastiko, ikus-entzunezko eta dantzako sei tailerrek emango diote hasiera 2023ko Gazte Artearen Topaketenprogramari. Aurten 39. edizioa izango du, eta 30 finalista izango dira Arte Plastiko eta Bisualetan, Arte Eszeniko eta Musiketan, Literaturan eta Diseinuan.
Lehenengo laurak Lekarozko (Baztan) egoitza artistikoan gauzatuko dira, irailaren 1, 2 eta 3an, hain zuzen Barbara Mingo, Martxel Rodriguez, Marina Lameiro eta Daniel Francoren eskutik. Horrez gainera, bi tailer ospatuko dira irailaren 21ean eta 29an zein lehenik eta behin, ikus-entzunezko prestakuntzarekin kontatzen duen Berta Oses artista eta diseinatzaileak dinamizatuko dituen, Beruta Lantegian (Iruña); bigarrenez, Javier Arbizu artista, kultura komisario eta gestorea izango da dinamizatzaile, Uharte Arte Garaikide Zentroan.
Prestakuntzak emango dituzten pertsonak ibilbide ospetsuko artista eta profesionalak dira, baita artea kudeatzen adituak, kulturarekin, ikus-entzunezko industriarekin nahiz ekoizpen artistikoarekin lotutako profesionalak ere. Horien artean dago edizio honetan parte hartzeko hautatutako 30 proposamenak erabaki zituen epaimahaia.
Lekarozko tailerrak, hain zuzen, 86 aurkeztutakoen 2023 Topaketetan parte hartzeko 30 proiektu hautatuen egileentzat dira. Aldiz beste bi saioak edonorentzat lirateke eta bere inskripzioa doakoa da. Guztiek ere Gazte Artearen Topaketak programaren prestakuntza dimentsioa osatzen dute. Horiekin, artista gazteak ikaskuntza nahiz tresneria zehatzekin hornitu nahi dira, topaleku bat, bizikidetza eta diziplina arteko elkarrizketa bitartekoak izanik. Era honetan, askotariko diziplina artistikoetako pertsonen artean, zeinek ibilbide profesional ezberdinak dituzten, ezagutzak, esperientziak eta kezkak trukatzea errazten da.
Lekarozko egoitza
Lehenengo tailerra, Barbara Mingo idazleak (Santander, 1978) emango du; eta honek, “Literatura de viajes por España” izenburupean, Espainian kokatutako bidaiak izango ditu hizpide. Tailerraren bidez, herrialde ezezagun batean barrena bidaiatzeak dakartzan ikaskuntzak izango dira hizpide, besteren begiradak ohikoak gertatzen zaizkigun gauzen gainean inpresio berri bat emateko duen ahalmena agerian jarriz.
Marina Lameiro (Iruña, 1986) zinemagile eta ekoizlea arduratuko da bigarren tailerraz, sarraldi bat eginez “zinema konfesionalean” eta abiapuntutzat hartuz egunerokoa nahiz norberarena dena inspirazio iturri gisa. Amaitzeko, pertsona partaideek, euren telefono mugikorrekin pieza labur bat moldatuko dute.
Hirugarren saioa, “Pathos”, Martxel Rodriguez (Lesaka, 1990) dantzari eta koreografo ospetsuaren eskutik garatuko da. Bertan, sormen artistikoen bitartez lan egin, inpaktua eragin eta eraldatzeko garatu behar diren gaitasun ezberdinen gainean gogoeta egingo da.
Daniel Franco idazleak (Barranquilla, Kolonbia, 1997) prestakuntzen multzoa itxiko du “Mirando a Jalisco” lanarekin, Juan Rulfo idazle, gidoilari eta argazkilari mexikarraren literatura eta argazkigintzako lana hizpide izanik.
30 obra hautatuak
Arte Plastiko eta Bisualeko modalitateak, Marina Lameiro, Javier Arbizu eta Angelica Tognetti bere epaileak izanik, edizio honetan, jasotako 36etatik 12 proiektu barne hartu ditu: “Minifalda” Sofía Albelda Lasarena, “Si te doblas, yo me retuerzo” Leyre Arraiza Sanchorena, “Dear Txori” Adrian Campos Irisarrirena, “Askimotz” Nagore Chivite Lizarragarena, “Negutegia” Aizpea de Atxa Cancelena, “FumarAmar” Alba de la Portilla Castillorena, “Way to Timisoara” Patricia Echegaray Altunarena, “Un todo con partes” Katixa Goldarazena Azpirotzena, “Cabeza de Vaca” Idoia Leache Olagüerena, “Ur arretan aiher” Maddi Amaiur Moreno Arnedillorena, “https://youtu.be/w_R6b0QTcSI” Javier Ozcoidi Arricibitarena eta “Cien mil girasoles” Carlota Vidan Lopezena.
Musikak eta Eszenikoak modalitatearen kasuan, Iker Bengotxea de Sudurgorri estudio bokalak, Martxel Rodriguez dantzariak hala nola Edurne Arizu musikariak osatutako epaimahaiak erabaki du 21 hautagaitza partaideetatik 8 izatea proiektu finalistak: “A1 Goldie” Andrea Artola Santosena, “17 versos en Verona” Iker Colomo del Barriorena, “Un solo día” Clarissa Costagliolarena, “Arasa Batean Inor” Harritxu de Atxa Cancelena, “Mitos Sonoros” Kuarist taldearena (Sergio Eslava Arraiza, Leire Unzue Villanueva, Carmen Ferrando Cristobal eta Josu Marauri Barbarin), “Torcidas” Las Nenas Theatre izendatuena (Ane Sagües Abad eta Cristina Tomas Olaya) eta Jon Muñoz Capellanena, “A lomos de un zorro” Peio Lekumberri Lergarena hala nola “Halley» Julio Montañana Hidalgorena.
Literaturako modalitatean, Barbara Mingo, Izaskun Igoa eta Daniel Franco aritu dira epaile lanetan eta, 23 proiektuetatik 7 hautatu dituzte: Madrid. Línea 6” Pilar Bravo de Lallanarena, “La palabra errante” Naia Carlos Mendiorozena, “Woodlands” Iosune de Goñi Garciarena, “La vergüenza” Leire Ipas Garayoarena, “Angelica contra el mundo” Paula Lozano Gilena, “Canción universitaria” Luis Andres Sifuentes Sifuentesena eta “América y Paisaje” Javier Yaniz Cirizarena.
Amaitzeko, Diseinuko modalitatean, Lluna de Ozeano Studio, Berta Oses de Beruta, Kreiva Estudioko Iñigo Villar epaile izanik, hautatu dira, jasotako 7 proposamenetatik, ondorengo proiektuak: “Fragmentario” Anne Ganuza Jorgerena, “Tortuga” Carmen Garbayo Chiviterena eta “Terrores diurnos. Recuerdos de la infancia” Rosa Olagüe Garciarena.
Proiektu hautatu guztiak eta bakoitza, 800 eurorekin sarituak izan dira, eta jendaurrean ikusgai jarriko dira Topaketen edizio hau itxiko duen jaialdian, zein ospatzekotan den urriaren 6, 7 eta 8ko asteburuan, Uharte Zentroan.
Saria gehien nabarmendutako zortzi lanentzat
2023 Topaketak ixteko jaialdiak, 1984tik indarrean dagoen Nafarroako Gobernuaren programak, zortzi golardo emango dizkie epaimahaiaren arabera gehien nabarmendu diren lanei. Horietako bakoitzari, 1.375 euroko sari osagarri bat emango zaio.
Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) bultzatuta, programa honek lanen sorrera eta ekoizpena bistaratzea eta artisten prestakuntza eta profesionaltasuna erraztea ditu xede. Bestalde, genero ezberdinen eta artearen hizkuntzen arteko elkarrizketa eta bizikidetza sustatzeko gune bezala mesedegarria izan nahi luke, proiektu artistiko bat elaboratzeko orduan gazteen sormenerako beharrezko baliabideen harira.