Donostiako 3.200 txorto baino gehiagotan belar txarrak kentzeko Talka-Plana

Lanak astelehen honetan hasiko dira Ekialdeko Barrutian

Donostiako Udaleko Parke eta Lorategi Sailak datozen egunetan talka-plan bat egingo du hiriko hainbat auzotan, 3.200 txorko baino gehiago belar txarrez eta uztondoz «garbitzeko”, Ekialdeko Barrutik hasita.

Mantentze-lanetako eta Zerbitzu Publikoetako zinegotzi Carlos Garcíak adierazi duenez, «Donostian azken hilabeteetako klimatologiak dela medio landaretza hori zuhaitzetako txorkoetan ugaritzea eragin du, baita parke eta lorategietako belarra eta landaredia asko haztea ere. Belar txar deitzen zaien horiek agertzea txarra ez den arren, egia da batzuetan galtzadak, bidegorriak eta pasealekuak hartzen dituztela, eta, beraz, kendu egingo dira. »

Horrela, talka-planak Altza, Bidebieta, Herrera, Ategorrieta eta Intxaurrondoko kale, pasealeku eta plaza nagusiak hartuko ditu. Auzo horietan, aurreikusitako 1.500 txorkoak garbitzeko lanak irailaren 4an, astelehena, hasiko dira. Gureak-eko 5 langilek lan egingo dute hilabete batez, eta aurrekontua, guztira, 9.045 eurokoa izango da. Eskuz egingo da, ez baita komeni glifosatoa bezalako herbizidak erabiltzea.

Aldi berean, beste 1.750 txorkorkerekin batera, Loiolako Erribera, Isabel II.a, Errondo pasealekua, Illunbe kalea, Zorroaga pasealekua, José Mª Salaberria, Azpeitia eta Familia Sakratua kaleak, Urumea pasealekua (Aldunaene) eta Menchu Gal lorategietako eta Araba parkeko txorkoak landuko dira. Fase honek Egia auzoko hainbat kale ere hartuko ditu, hala nola Mandasko Dukea, Karmengo Ama Birjina eta beste batzuk. Bigarren fase honek 11.110 euroko kostua izango du, 9 langile izango ditu eta irailaren 15ean hasiko da, lanak urrira arte luzatuko direlarik.

Guztira, planaren bi faseen artean, 3.250 txorko garbituko dira, guztira 20.156 euroko aurrekontuarekin.