Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bisita bat antolatu du Greziako Lesbos uharteko Zaporeak sukaldeetara. Bertan, Gipuzkoako elkarteak lan egiten du, nazioarteko babesa eskatu ondoren uhartean harrapatuta dauden milaka errefuxiaturi janaria ematen.
Lesbos Europarako ate nagusietako bat da, Turkiatik itsasoz 7 kilometro eskasera baitago.
Bisita horretan izango dira Nerea Melgosa Vega (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua), Xabier Legarreta Gabilondo (Migrazio eta Asiloko zuzendaria) eta Peio García Amiano (Zaporeak elkartearen sortzailea).