Barakaldoko udal-liburutegien sareak ikasturte honetan berriro jarriko ditu martxan irakurketa-klubak. Bigarren urtez jarraian, barakaldarrak irakurtzearen plazera partekatzera animatu ahal izango dira, gainera, aurten Arteagabeitia liburutegian ere izango da doako ekimena, bertan, haurrentzako kluba egongo baita. «Horrela, iaz hasi genuen eta harrera handia izan duen jarduerarekin jarraituko dugu. Horrela, hiriko udal-liburutegien erabilera eta irakurketa sustatzen lagundu nahi dugu; izan ere, liburutegiek titulu ugari dituzte bizilagunei eskaintzeko, eta, aldi berean, liburuei buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatzen dugu, Irakurketa Klubaren barruan bultzatzen diren jardueren bidez», azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.
Irakurketa-klubak Liburutegi Nagusian eta San Bizente, Gurutzeta eta Arteagabeitia liburutegietan egingo dira. Lehenengo biak helduentzat izango dira, eta azken biak haurrentzat.
Liburutegi Nagusian Iñigo Larroquek dinamizatuko du kluba, eta gehienez 15 laguneko taldea izango da. Hilean, bi ostegunetan bilduko dira, literaturan murgildu eta sakontzeko, gaztelaniaz. Ordutegia: 18:30etik 20:00etara.
San Bizente liburutegiak euskarazko literatura izango du ardatz. Hilean, ostegun bakar batean jardungo dute, 90 minutuko saioan. Kasu honetan ere gehienez 15 laguneko taldea izango da eta Garazi Basterretxeak dinamizatuko du. Ordutegia: 18:30etik 20:00etara.
Gurutzetan egingo da hirugarren irakurketa-kluba, eta 7tik 9 urtera bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Honako honetan, 12 lagun baino ez ditu izango taldeak, eta hileko asteazken batean bilduko dira, 60 minutu iraungo duen saio bakarrean. Ana Apika izango da jardueraren dinamizatzailea, eta euskaraz arituko dira. Ordutegia: 18:00etatik 19:00etara.
Laugarren irakurketa-kluba Arteagabeitia liburutegian egingo da. Azalerako ipuinak Saroa Bikandik gidatua eta 1-3 urte bitarteko haurrei zuzendua, entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturarako ate irekia izatea du helburua. «Horrela, haur txikientzako jarduerak eskatzen zizkiguten familien eskaerei erantzuten diegu» adierazi du Canterok. Honako honetan, 12 lagun baino ez ditu izango taldeak, eta hileko asteazken batean bilduko dira, 30 minutu iraungo duen saio bakarrean. Euskaraz izango da, 18:0etatik 18:30era.
IIZENA EMATEKO EPEA
Izena emateko epea gaur bertan irekiko da, irailaren 4tik 15era arte, biak barne. Dauden tokiak baino jende gehiagok eman badu izena, udalerrian erroldatutakoek izango dute lehentasuna.
2023-2024 ikasturterako izena emateko, udalaren webgunean (www.barakaldo.eus) eta udal-liburutegietan egin daiteke.