Kuartangok (Araba) topaketa paregabea hartuko du irailaren 22tik 24ra. Bertan, lurralde guztietako lehen mailako hizlariek parte hartuko dute eta ekitaldi nagusi bezala Jordi Evolek Rozaleni zuzenean elkarrizketa egingo dio, honen ostean kontzertu akustiko bat eskainiko duena: La Gran Kedada Rural.
Topaketa hiru jardunaldi tematikotan antolatzen da, enpresa proiektu arrakastatsuen aurkezpenekin eta inpaktu-ekimenekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin. Gainera, kontzertuak, antzerkia, erakusketak eta artisau azoka egongo dira, berrogei jarduera baino gehiagoren artean.
La Gran Kedada Rural ekitaldia gelditzeko iritsi da. Irailaren 22tik 24ra bitartean, eta bigarren urtez jarraian, Arabako Zuhatzu Kuartango herriak topaketa bakar eta zirraragarri hau hartuko du. Berrikuntzan oinarritzen den programa zaindu baten bidez, landa-klixe zaharrak alboratuz eta begirada baikorra eskainiz, hiru jardunaldi tematikoak talentua, kultura eta landa-munduko tradizioa errebindikatzen eta ikusarazten dute.
Gai gorenei buruzko mahai-inguruak, enpresa proiektu arrakastatsuen aurkezpenak eta tailerrak izango dira, baita kontzertu handiak, antzerkia, artisau azoka, erakusketak eta dokumentalak ere, berrogei jarduera baino gehiagoren artean.
BIKO kooperatiba arabarrak, Rural Citizen ekimenaren bidez eta Last Tourrekin elkarlanean, La Gran Kedadaren bigarren edizioa antolatuko du eta oraingoan ere, ekitaldi erakargarriak eskainiko ditu. Esaterako, Jordi Évole kazetariak Rozaleni zuzenean egingo dion elkarrizketa eta autore eta aktibismo sozial berriaren adierazle nagusiaren den artista honen kontzertu akustiko bat. Hala ere, izen herrikoiez haratago, topaketak Espainiako talenturik onena bilduko du: ekintzaile eta enpresaburuak, berrikuntzako adituak eta lehen sektoreko profesionalak, elkarteetako eragin positiboa duten ekimenak ezagutaraziko dituzten fundazioek, denek, gaurkotasuneko gaiak eta jardunbide egokiak aurkeztuko dituzte eta, horrekin batera, beren metodologiak partekatuko dituzte konexioak sortzeko eta erronka demografikoari heltzen lagunduko duten aliantzak sortzeko. Hori, funtsean, lehenengo egunean izango da, irailaren 22ko ‘Talentuaren Jardunaldian’.
Kultura eta Tradizioa Jardunaldiak, irailaren 23 eta 24koak, jarduera ludikoetara bideratuago egongo dira, nahiz eta ikasteko hitzaldiak eta tailerrak ere izango diren. La Gran Kedada Rural, beraz, beraz, biltzar bat, musika-jaialdi bat edo herriko azoka bat baino askoz gehiago da. Sustatzaileek azaldu dutenez, “Aurrerantzean ere, Talentuaren eta Landatartasun Berriaren epizentro bezala sendotzen jarraitzea nahi dugu; erreferentziazko gune gisa, urtero gure lurraldeen aukerak, berrikuntzak eta indarguneak partekatzeko eta aldarrikatzeko”. Filosofia horren barruan dago iraunkortasunaren aldeko erabateko apustua, dimentsio guztietan. Izan ere, programaren zatirik handiena Kuartango Lab enpresaren barruan garatuko da, bainuetxe zaharra berrikuntzarako eta landa-ekintzailetzarako zentro bihurtua. Edukiera nahitaez mugatzen duen apostu hausnartua (antzokiak, adibidez, 500 lagunentzako lekua du), baina ez bere inpaktua. “Espainiaren talentua topagune izan nahi dugu, baina ez makroekitaldi bihurtzea. Gure helburua da kalitatea kantitatearen gainetik jartzea, jendea etxean bezala senti dadin, jarduera bakoitza lehen lerroan bizitzea, kontaktu eta aliantza errealak sustatzea, erronka demografikoa. Aldi berean, karbono-aztarna murriztu nahi dugu. Azken finean, helburua duen esperientzia bat eskaintzea”, adierazten dute Bikotik.
Talentu, Kultura eta Tradizioa batzen dituzten hiru egun
Programa oraindik ez dago itxita, baina joan den uztailean La Gran Kedada Rural 2023k iragarri zenetik, jarduera berri batzuk gehitu dira. Talentu eguna irailaren 22an, ostirala, izango da, 10:00etatik 20:00etara. Jardunaldi honen helburua, begirada eraikitzaile eta ausart batetik, landa garapen justu, oparo eta iraunkorrerako erantzunak aurkitzea da. Hortarako, gai hauei buruzko mahai-inguruak antolatu dira: finantza etikoak, etxebizitza tradizionalaren alternatibak edo kontsumoa. Bertan, proiektu inspiratzaileak ezagutu ahal izango dira, hala nola Vacapop aplikazioa.
Halaber, Negobidek eta Círculo Empresarial Negocios y Valores dinamizatutako lankidetza-dinamika bat egongo da, sukaldaritza-dastaketa berezia, Ostatu upategiko ardoekin uztartuta (Arabako Errioxa), networkinga, talentu gaztea erakartzeko edo inpaktu-komunitateak sortzen ikasteko tailerrak, Kuartango Laben finkatutako enpresak bisitak… Jardunaldiari amaiera Jordi Evolek emango dio, Rozalenekin izango duen elkarrizketa berezi batekin.
Kultura Eguna, larunbatean, hilak 23, izango da, 10:00etatik 00:00etara. Egun horretan, hiri eta herrien arteko zubiak eraikitzeko grina nagusituko da, ospe nazionala duten artisten indarrari esker. Musika kartelak Rozalén, Demodé Quartet, Afrika Bibang eta Jo & Swiss Kniferen kontzertuak eskainiko ditu. Gainera, bideojoko eta Wikimedia tailerrak, landa-jaialdiei eta Garapen Iraunkorreko Helburuei buruzko mahai-inguru bat, adin guztietara egokitutako begiraleak dituen haurrentzako txokoa, ‘entzute naturaleko’ jarduera bat eta biodantza izango dira.
Irailaren 24an, igandea, Tradizio jardunaldia egingo da, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 18:30era. Ate irekien eguna da, sustraiei eta ohiturei omenaldia, azoka tradizionalen kontzeptua eraldatuko duena. Oraingoz, egitarauak honako ekitaldiak ditu: bertako produktuen eta artisautzaren azoka, basoko bainuak, Negra CucarachaTerrorfolk taldearen kontzertua, Bapatean Zirko konpainiaren antzezlana, landa-erretratuen txokoa eta Kuartk Valley dokumentalaren proiekzioa. Gainera, hiru egunetan erakusketa ugari egongo dira. Hauetako bi argazkiz egindakoak: Jordi Larrochen ‘La extraordinario naturaleza de las cosas’, egungo eszenatokian proiekzio handiena duen poeta bisuala; eta bestea Pilar G. Barcoren ‘Peras humanizados’. Era berean, zurezko artisautza erakusketa bat egingo da, ‘Egurran Ekitzen’-ren lana, eta forja artistikoarena, Jon Sánchez errementariaren eskutik.
Kokapena eta sarrerak
Une honetan 100 sarrera baino gutxiago daude eskuragarri. Beraz, La Gran Kedada Ruralera joan nahi duenak azkar ibili beharko da. “Salmentak asko bizkortu egin dira bigarren edizio honetan, laster ‘Beteta kartela’ jarriko dugu”, ohartarazi du BIKO kooperatibak. Talentu eta Kultura jardunaldiez gozatzeko egun bateko edo biko sarrerak salduko dira, haurrentzako prezio bereziekin. Bestetik, Tradizio eguna doan izango da.
Sarrerak eskuratzeko, www.lagrankedadarural.org helbidera sartu besterik ez da egin behar. Web orri honek, gainera, ekitaldiaren xehetasun guztiak jasotzen ditu, bai programazioa, hizlariak eta artistak, bai ospakizunaren lekua, bai eta nola iritsi, non lo egin edo non jateko jakiteko informazio erabilgarria ere. Puntu honi dagokionez, Kuartangoko Sagardotegia (buffet bihurtua, zero kilometroko produktuarekin eta aukera begetarianoarekin), igerilekuak, pintxoak, ogitartekoak eta menua eskuragarri egongo dira. Era berean, foodtruckak eta garagardo barra ere egongo dira.
* Egitaraua HEMEN: www.lagrankedadarural.org
2023ko La Gran Kedada Rural Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Kuartangoko Udala eta Vital Fundazioa, Last Tour, RED PACen, Gasteiz On, Añana Landa Garapenerako Elkartearen, ESA Taldea, EcoWeekend elkartea, Kuartango Lab enpresaren sustapen , Diario de Noticias de Álava, Pueblos, Corresponsables eta El Mundo Empresarial enpresen media partner-en laguntzari esker posible da. Era berean, nabarmentzekoa Rural Citizen-en parte hartzen duten erakundeen laguntza, BIKOk bultzatutako landa-aktibazioko proiektua.