Strabe: retail sektoreko komunitate birtuala

Straberen misioa retail sektoreko marken, profesionalen eta hornitzaileren negozioen emaitzak hobetzen laguntzea da. Hortarako, profesional hauek online konektatzen ditu komunikazio-kanal berritzaile baten bidez.

Gure erakusleiho birtualean markek bere lana, produktuak edo zerbitzuak erakutsi eta koka ditzakete marken eta sektoreko beste profesionalak ikus dezaten”, nabarmentzen dute bere arduradunek.

Plataforma birtual horrekin bat egiteak eskaintzen dituen abantailen artean azpimarratzekoa da marken posizionamendua hobetzen laguntzen duela, produktuak beren xede-publikoari erakustziz, eta, aldi berean, negozio-aukera berriak sortuz. “Gure helburua sektoreko profesionalak konektatzea eta retaileko enpresen artean elkarlaneko sinergiak garatzea da”.

Konpainia bere proiektu sorta zabalagatik nabarmentzen da: hala nola, arkitektura abangoardistena, barne- diseinua, concept design, branding edo eraikinen berriztapena. Izan ere, bere balio bereizgarrietako bat “konexioa eta negozioa egiteko modua erraztea da”, gizartearen “ohitura berrietara egokituz… Gure bokazioa proiektu, azterketa-kasu eta diseinu, teknologia eta berrikuntzarako joeren bidez inspirazioan eskaintzea da”, diote Strabetik.

Enpresa horrekin elkarlanean ari dira erreferentziazko estudioak, hala nola, Kendu donostiarra, Bartzelonako Elisaba Diseinu eta Ingeniaritza Fakultatea eta Kool Retail Hub enpresa. “Sektoreko gaurkotasuneko argitalpen, artikulu eta albiste ugari ditugu, gure komunitatearekin bat egiten duten retail sektoreko profesional guztiei laguntzeko”, azpimarratzen dute.

+info: wearestrabe.com