Marta Menchaca, onkologia pediatrikoko erizaina, finalista da Erizaintzako I. Sari Nazionaletan, Espainiako Erizaintzako Kontseilu Nagusiak sustatutako asistentzia-esparruko kategorian.
Marta Menchaca Bizkaiko Erizainen Elkargoak proposatu du, bere inplikazioagatik, bai maila profesionalean, bai giza mailan, prestakuntza bikainarekin hainbat erizaintza-eremutan: asistentzian, irakaskuntzan eta ikerketan, zeinaren helburua beti izan baita pazienteei ematen dien asistentzia hobetzea.
Irabazleak herri-bozketa bidez aukeratuko dira. Botoa irailaren 30era arte eman daiteke hemen klik eginez.