Datorren 2023ko irailaren 28an argitaratuko da IVAPeko zuzendariaren ebazpena, lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko deialdi hauetan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duena:
- Arte grafikoetako laguntzailea
- Garbiketa-burua
- Garbitzailea
- Ikuztegiko laguntzailea
- Laborategiko garbitzailea
- Saileko gidaria
- Sukaldaria
- Sukalde eta jantokiko arduraduna
- Sukalde eta jantokiko laguntzailea
- Sukaldeko arduraduna
Ebazpen horretan bertan, kategoria horietako prozesuetan lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen izenen zerrenda jasoko da, baita honako hauena ere:
- Arte grafikoetako laguntzailea
- Inprentako arduraduna
- Peoia
- Gaueko jagolea
- Itsasontziko arduraduna
Azkenik, ebazpen horretan ezarriko da aipatutako deialdi guztietan lanpostuak hautatzeko epea. Epe hori 2023ko urriaren 2tik 16ra bitartekoa izango da.