Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko garbitzaileek, ospitaleko lurra garbitu eta desinfektatzeko, lanbasa erabiltzeari utzi diote, eta mikrozuntzezko mopak eta orga ergonomikoak erabiltzeari ekin. Metodo berri hori martxan jartzeak osasun-zentroko lurzoruen desinfekzioaren eta higienearen kalitatea hobetuko du. Hasieran, prestakuntza-saioak egin dira Garbialdiko langile guztientzat.
Lehen, profesional bakoitzak eskuz desinfektatzen zuen lanbasa. Orain, txanda bakoitzaren hasieran, profesional bakoitzak garbiak dauden eta garbigailuetan desinfektatu diren mopak izango ditu. Hemendik aurrera, lanbasa noizean behin eta modu arrazoituan baino ez da erabiliko, isuri- edo odol-bolumena dela-eta garbiketa laua ezin daitekeenean egin.
Ospitalizazioan ere, mopen sistemari eutsiko zaio. Hor, gela/box bakoitzeko mopa garbi bat erabiltzen da. Ospitalea jada aitzindaria izan zen 2001ean ezarri zenean (Viledaren Swep sistema), eta estatuko lehen ospitaleetako bat izan zen.
Bestalde, metodologia horrek ergonomia-plusa dakar; izan ere, aurrez aurre lan egiten da beti, eta orgak ekintza errepikakorrak desagertzeko diseinatuta daude. Hartara, ahalegin fisiko txikiagoa egin behar dute langileek.
Orgen erosketa bi fasetan egingo da: bat irailaren 18tik aurrera eta bestea urtea amaitu baino lehen.