Oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbide alternatiboak proposatzen dira
Datorren astelehenetik aurrera, irailaren 25etik aurrera, Txaparreneko tunela erabat itxiko da, Larratxo pasealekuko zoladura berritzeko obrekin jarraitzeko.
Obrak dirauen bitartean, gainera, ur- eta saneamendu-zerbitzuak, euri-uren bilketa, argiteria eta beste zerbitzu batzuk berrituko dira. Azken egunotan, segurtasun arrazoiengatik pasealeku osoa okupatzera behartzen duten lanak egiten ari dira 260 metroko tarte batean Intxaurrondoko Adif geltokiaren eta Txaparreneko tunelaren artean.
«Tuneletik hasita pasealekua berritzeko ordua iritsi da, eta astelehenetik aurrera, oinezkoen eta txirrindularien joan etorriak, bi hilabete inguruko tarterako moztu beharko dira«, esan du Oyarbidek. «Oraingo honetan ezin da ibilbide alternatiborik egin, obraren beste zati batzuetan egin den bezala hemen kirol-pistak daudelako. Beraz, tunela itxi behar dugu zorupetik igarotzen diren zerbitzu-sareak eta zoladura berritzeko».
Aipatu behar da oinezkoentzako aukerazko ibilbideak erosoak urrundu egiten direla; izan ere, lehen aukera, Caserío Parada kaletik igotzen da, espaloi estu samarrekin eta Ategorrietarainoko ibilbide luzeagoarekin, eta, bigarren aukera, Garroko zubira igo, trenbidea gurutzatu eta Zubiaurre kalea hartu behar da. Obren lehen egunen ondoren, urriko lehen astearen inguruan, «lasterbide» bat jarriko da Txaparrene pasealekuan bertan, Parada kalera iritsi arte. Horrela, inguru horretako ibilbidea laburtuko da.