Gipuzkoako 8-12 urte arteko umeen kirol eta jarduera fisikoen ohituren azterketa egitea helburu duen ekimena martxan jarri zen 2021-22 ikasturtean: kirol ohitu. Horretarako, UPV/EHUrekin elkarlanean, galdetegi bat sortu eta balioztatu zen. Balidazio prozesurako Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko 339 ikasle erreklutatu ziren eta sortutako galdetegia online modura pasa zuten irakasleen laguntzarekin.
Aurten 2.929 ikaslek parte hartu dute eta hemen daude emaitzak ikusgai.
Etorkizunean ikasturtero galdetegia pasatzen jarraitzea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak.