Nafarroako etxeetan elikagaien hondakinak %6,2 murriztu ziren azken urtean, baina 36.525 tona elikagai zaborretara bota ziren. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak koordinatutako Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularreko Bulegoaren datuak dira. Gaur goizean, Nafarroako Elikagaien Bankuak dibulgazio-jardunaldi bat egin du Iruñeko Civicanen, eta DBHko eta Batxilergoko ikasleek parte hartu dute, arazo hori hobeto ezagutzeko.
Ingurumeneko zuzendari nagusi Ana Bretañak, Nafarroako Gobernuak iaz onartu zuen 2022-2027 Nafarroako Elikagaiak Alferrik Galtzea Murrizteko Agenda nabarmendu du izan ere, bere ustean hondakin mota horiek murrizteko “tresna bikaina” da. Bretañaren azalpenaren arabera, “elikagai hondakinek ingurumena kaltetzen dute, elikagai horien hazkuntzarako behar diren ur litroen xahubideagatik hala nola horien garraioak eragin ohi dituzten berotegi-efektuko gasengatik”.
Hain zuzen, BAN-eko lehendakari Marisol Villarrek bolumen hori kuantifikatu egin du, bai urarena eta bai berotegi-efektuko gasena zein Elikagaien Bakuak bere jarduerarekin urte betean aurrezten duen. Horrela, nabarmendu du Nafarroako 9.000 familia ingururi arreta emateaz gainera, BAN-ek elikagaien 2.572 tona alferrik galtzea ekidin duela, eta horren baliokideak izango lirateke 974 igerileku olinpikoren xahubidea edo Madril eta New York artean 32 hegazkin bidaiek suposatuko luketen karbono-aztarna murriztea.
Jardunaldian, Iruñako ikasleak izan dira partaide honako ikastetxeetakoak hain zuzen: Maria Inmaculada, El Molino, San Ignacio, San Cernin, Paz de Ziganda Ikastola, Hijas de Jesus eta Sagrado Corazon; hala nola Santa Luisa de Marillac (Barañain), Ibaialde BHI (Burlata), La Presentación (Atarrabia) eta Zizurreko BHI. Horrez gain, Hezkuntza Departamentuko, Lantxotegi Elkarteko, xahuketa prebenitzeko Lan-Mahaiko hala nola Iruñerriko eta Montejurrako mankomunitateetako ordezkariak bertaratu dira.”
Elikagaien Galerari eta Xahuketari buruz Kontzientziatzeko Nazioarteko Eguna
Gaurko jardunaldiak, atzo OPREC-ek Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartearekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) lankidetzan eta “Elikagaien xahuketa murriztu: lehen mailako sektoreren eta Nafarroako ostalaritzaren ikuspegitik” izenburua daraman lehen mailako sektorearen partaidetzarekin antolatuarekin bat egin du.
Saio honetan, Eurostat-ek 2023an jasotako azkenak bezalako zenbait datu aztertu ziren eta horien arabera, etxeen eta industriaren ondoren (% 33 hurrenez hurren), elikagaien xahuketaren % 20a lehen sektoretik letorke eta % 5a jatetxe-arlotik. Gainerako % 9a banaketari legokioke.
Jardunaldi biak ere, datorren ostiralean, irailak 29, Elikagaien Galerari eta Xahuketari buruz Kontzientziatzeko Nazioarteko Eguna izendatuan amaituko diren jardueren aste batean kokatzen dira. Egun horretan bertan, Ekonomia Zirkularreko Transferentzia eta Berrikuntza Katedrak gosari tematiko bat antolatu du elikagaien xahubidea murrizteko Agendaren esparruan eta, zehazki, sentsibilizazioa, prestakuntza eta dibulgazioa barne dituen bere 2. eremuan oinarrituz Nafarroan garatzen ari diren ekimenen harira, zeinen ekintzek inpaktu positibo bat eragin duten. Eta bertan, Izarbeibarko Mankomunitatearen eta Baztango Udalaren lekukotasuna entzungo da. Gosaria zuzenean jarraitzeko aukera: Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularreko Bulegoaren Youtube kanalean.