Trantsizio energetikorako ibilbide-orria bultzatu nahi duen PLAN4CET proiektu europarraren lanak hasi dira

PLAN4CET proiektu europarrari hasiera emango dioten saioetako lehena izango da gaur goizean Iruñean. Proiektu horren helburua trantsizio energetikorako ibilbide-orri bat bultzatzea da, herritarrek eredu iraunkorrago eta justuago baterako aldaketa egin ahal izan dezaten, gobernantza-sistema berri bat garatzeko. Industria Departamentuko Trantsizio Energetikorako eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialerako Zerbitzuak eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak gidatuko dute lana. Gainera, partzuergoko kide dira  Nasuvinsa, Iruñeko Udala, Zabala, Suediako Skäne eskualdeko erakundeak eta Italiako Emilia Romana.