Atsegin handiz jakinarazten dizugu atzo, irailak 28, sinatu zirela alokairu-kontratuak eta 64 etxebizitza berriren giltzak eman zirela.
Etxebizitzen sustapen honek honako hauek ditu:
- 2 logelako 24 etxebizitza, horietako 3 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta, eta
- 3 logelako 46 etxebizitza.
Etxebizitza guztiek sukaldea, garajea eta trastelekua dute.
Eraikinaren kalifikazio energetikoa, bai energia primarioaren kontsumoari dagokionez, bai CO² isuriei dagokienez, «A» mailakoa da.
Horrela, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, bere etxebizitza-politiken bitartez eta Alokabide sozietate publikoaren eskutik, Euskadin alokairu-eskaintza publikoa handitzeko eta sendotzeko apustu irmoa egiten jarraitzen du.