Bilboko Areatza zientziaz bete egin zen pasa den ostiralean. 100 ikertzaile inguruk hartu zuten parte Ikertzaileen Europako Gaueko Azokan: 20 txoko non publikoak izan zuen aukera, modu atseginean, zientziaz gozatzeko, hainbat arlotako 100 adituen eskutik. Dietak, hiri-inguruneak eta naturak osasunean duen eragina; ozeanoak, basoak eta espezieak nola zaintzen eta aztertzen diren; ikerketaren arloan erabiltzen den materiala… kontu hauek guztiak, Confluence taldearen musikaz gain (blues, rock amerikarra), bertan izan ziren. Era berean, «UPV/EHU minbizian ikertzen ari da» erakusketa ikusi ahal izan zuten, eta ikerketa-lanetan erabiltzen diren tresnak gertutik ezagutu zituzten. Hori guztia Confluence taldearen musikak girotuta (bluesa, rock amerikarra).
Gainera, Calar Altoko Almeriako Behatokitik egin zen urrutiko behaketaz gozatu ahal izan zen Bizkaia Aretoan. Jarduera horretan 150 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte, eta UPV/EHUko Zientzia Planetarien Taldeko ikertzaileek gidatu zuten.
Guillermo Quindós Garapen Zientifiko Sozial eta Transferentziarako errektoreordeak ikertzaileek transmititzen zuten «grina eta berotasuna» azpimarratu zuen: «Zoragarria izan da bertaratutakoekin partekatzen zuten ilusioa ikustea, beren esperientziaren partaide eginez. Argi dago bere grinak herritarrak kutsatu dituela, zientziarekiko interesa eta estimu sakonena sortuz. Ekitaldi hau plataforma bat izan da herritar guztien artean interesa eta hezkuntza zientifikoa sustatzeko «.
UPV/EHUk Go for the Missions! Europako proiektuaren testuinguruan antolatu du ekimen hau, (G9Missions), Unibertsitateen 9. taldeak (G-9) sustatua. Ikertzaileen Europako Gaua kontinenteko 370 hiritan baino gehiagotan ospatzen da.