Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Bilboko Arte Ederren Museoaren Hezkuntza Tailer berriaren eta 2023ko udazkeneko BBK-Museoa Programaren aurkezpenean parte hartu du gaur.
Ikasturte berria hastearekin batera, Bilboko Arte Ederren Museoak BBK-Museoa Programari ekin dio berriro bildumako muntaia ezezagunen bidez, eta horiek, aldi berean, Hezkuntzaren eta Jarduera Publikoen arloetako proposamen erakargarriak sortzen dituzte, museoko artea eta arkitektura nukleo eta motor nagusi gisa dituztenak. Berrikuntza gisa, aurten, Hezkuntza Tailerrak bere espazio publikoan integratzen du museoaren hezkuntza-misioa, eta 21. aretoan kokatzen da, artea ikasteko eta ulertzeko jarduerentzat testuinguru onena ematen duen ekimena.
Aldatzen ari den une honetan, eta Foster eta Uriarteren lana martxan dela, museoa neurri batean irekita dago BBKateak ekimena jendeari eskaintzeko; ekimen horrek bilduma ohiko kanonetik urrun aurkezten du, bai formatuari dagokionez –areto bat, bi artista–, bai edukiari dagokionez –elkarrizketa formal akronoa–, eta bai kadentziari dagokionez ere —bilduma iraunkorra aldi baterako bihurtzen da, eta astero aldatzen da—. Batzuetan, gainera, beste bilduma batzuetako obren maileguak ere sartzen dira.
Informazio gehiago hemen.