Eusko Jaurlaritzak eta Kultura eta Kirol Ministerioak hitzarmena sinatu dute ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa aberasteko. Horretarako erakunde bakoitzak 5.000 eurona jarriko ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi publiko eta pribatuetan dauden eta bere aniztasunagatik, berezitasunagatik edo aleen ezaugarri bereziengatik ondare bibliografikoaren parte diren obren katalogazio lanak edo datu bilketak finantziatuko dira.
Akordio horren bitartez Balmasedako Bunielgo Markesaren liburutegiaren katalogazio lanak finantzatuko dira. Balmasedako udalaren jabetzako liburutegi honek XVII. mendetik XX. mende amaiera arteko 11.000 liburu inguru jasotzen ditu. Garrantzi handiko dokumentuak dira, testamentuak eta eskriturak besteak beste, eta Balmasedako historiari buruzko datu interesgarriak eman ditzakeelako.
Akordioaren arabera, datuak Espainiako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboko datu baseetan gordeko dira eta kopia bat bidaliko da Euskal Autonomia Erkidegoko datu baseetan gordetzeko. Herritarrek katalogo hori Euskadiko irakurketa Publikoaren Sarearen bitartez kontsultatu ahal izango dute.