Osakidetzaren 2020-21-22-E EPEaren barruan, asteburu honetan, hautaketa-proba gehiago egingo dira Vitoria-Gasteizen

 UPV/EHUko Elurreta ikasgelategian, Vitoria-Gasteizen, 2.119 izangai bilduko dira Osakidetzaren Enplegu Publikoaren Eskaintzako azterketak egiteko, urriaren 7an (larunbata) eta 8an (igandea).

 

Osakidetzak 2018-2019ko EPEko deialdi guztien behin-behineko emaitzak argitaratu ditu dagoeneko, 2020-21-22-E EPEan azterketak egingo dituzten lanbide-kategoria guztiei dagokienez.

Osakidetzaren 2020-21-22-Egonkortzeko EPEan eskainitako 14 lanbide-kategoriatako azterketak asteburuan egingo dira, UPV/EHUko Elurreta ikasgelategian, Vitoria-Gasteizen.

Guztiak 9:30ean izango dira, bai larunbatekoak (urriak 7), bai igandekoak (urriak 8). Larunbatean, 7 kategoriatako azterketak egingo dira, eta igandean, gainerako 7 kategorietakoak.

Guztira 2.119 izangai joango dira asteburuan Vitoria-Gasteizera. Gehienek, hau da, 411 izangaik, Farmaziako Teknikaria kategorian eman dute izena, eta igandean, hilak 8, edukiko dute azterketa.

Larunbatean, hilak 7, izen-ematen gehien eduki dituzten beste bi kategorietako hautaprobak egingo dira: Informatikako Goi Mailako Teknikaria eta Anestesiologiako eta Bizkorketako FEM, zeintzuek 371 eta 311 hautagai baitituzte, hurrenez hurren.

Osakidetzak 2018-2019ko EPEko deialdi guztien behin-behineko emaitzak argitaratu ditu dagoeneko, 2020-21-22-E EPEan azterketak egingo dituzten lanbide-kategoria guztiei dagokienez. Hala, Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik hartutako konpromisoa betetzen da, alegia, 2018-2019ko EPEan iragarritako 82 lanbide-kategorien emaitzak progresiboki jakinarazi dira jada.

Datorren asteburuan, 2023ko urriaren 7an eta 8an, Elurreta ikasgelategian (Vitoria-Gasteiz) egingo diren 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko azterketei dagokienez, hona hemen informazioa (eguna, ordua eta kategoria):

Larunbata, 2023/10/07         9:30

2023/10/07         9:30   INFORMATIKAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

2023/10/07         9:30   ANESTESIOLOGIAKO ETA BIZKORKETAKO FEM

2023/10/07         9:30   ONDONTOLOGIAKO FT

2023/10/07         9:30   ANALISI KLINIKOKO FEMT

2023/10/07         9:30   EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEK.

2023/10/07         9:30   ZAINKETA ARINGARRIEN FEM

2023/10/07         9:30   ALERGOLOGIAKO FEM

Igandea, 2023/10/08            9:30

2023/10/08       9:30   FARMAZIAKO FT

2023/10/08       9:30   MANTZENTZE-LANETAKO ETA INSTAL. GOI MAILAKO TEK.

2023/10/08       9:30   ETXEKO OSPITALIZAZIOKO FEM

2023/10/08       9:30   HAUR PSIKIATRIAKO FEM

2023/10/08       9:30   OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT

2023/10/08       9:30   ANGIOLOGIAKO ETA KIRURGIA BASKULARREKO FEM

2023/10/08       9:30   AHOKO ETA AURPEGI MASAILETAKO KIRURGIAKO FEM