- Apaiz eta ostalariari omenaldia, jarduera sozial eskerga sustatu duena
VG 2023 10 10
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosa Iruaritz Lezama Fundazioak egindako «Luis Lezama» dokumentalaren emanaldian izan da gaur arratsaldean. Artium Museoko auditorioan bildu dira Arabako hirugarren sektore sozialeko eta erakundeetako ordezkariak. Luis Lezama Amurrion jaio zen 1936an. Apaiza, ostalaria eta idazlea da. Lausanneko (Suitza) Ostalaritza Eskolan Zuzendaritza eta Plangintzan diplomatua 1982an. La Taberna del Alabardero jatetxearen sortzailea (Lezama Taldea). 2008tik munduko 50 ikastetxe berritzaileenetako baten hezkuntza-proiektuan dihardu, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen arabera.