Urriak 17, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna
2022an, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 4,8 pobrezia egoeran zegoen.
Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen pobrezia errealaren tasak gora egin zuen nabarmen 2012 eta 2018 urteen artean, aurreko urteekin konparatuta, baina 2020an jaitsi egin zen eta 2022an beheranzko joera horrekin jarraitu du.
Oro har, gazteen pobrezia tasak Euskadiko biztanleria osoarenak duen joera bera du, baina gazteei dagozkien zifrak batez besteko orokorraren gainetik daude urte gehienetan.
Jarraian, 2022an kolektiboen artean jasotako desberdintasunak azalduko ditugu. Pobrezia errealaren tasa handiagoa zen emakume gazteen artean (% 5,1), gizon gazteen artean baino (% 4,5).
Adinaren arabera ere aldeak daude; tasa hori altuagoa zen 16 eta 19 urte bitartekoen artean (% 5,1) y txikitzen zihoan adinean gora egin ahala (25 eta 29 urte bitartekoen artean % 4,3 zen).
Baina alde esanguratsuenak lurralde historikoaren araberakoak dira: Arabako gazteen artean % 6,8 pobrezia egoeran zegoen eta Gipuzkoakoen artean, aldiz, % 4,1; Bizkaikoen tasa besteen artean zegoen, % 4,6 baitzen.
Pobrezia egoeran dauden gazteei dagozkien datuen bilakaera Gazteen Euskal Behatokiaren web orrian dauden online estatistiketan kontsulta daitezke, “Lana eta egoera ekonomikoa” izeneko atalean eta, horren barruan, “Pobrezia eta gizarte-bazterketako arriskua” azpiatalean, hain zuzen ere.
Pobreziaren Amaiera da Nazio Batuen Erakundeak 2030erako ezarri zituen Garapen Iraunkorrerako Helburuetako lehena.