Lehendakaria Gobernu Kontseiluaren asteroko bileraren buru izan da gaur goizean Tokyotik, hiri horretan baitago bidaia ofizialean. Bilera era telematikoan egin da, eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak ere parte hartu dute bileran. Izan ere, Tapia eta Hurtadok Lehendakariarekin batera bidaiatu dute Japoniara Tokyon egin den BasqueWeek-a dela eta.