Astearte honetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak 1.161,7 milioi euroko aurrekontua adostu du 2024ko ekitaldirako; alegia, aurtengoa baino % 6,3 gehiagokoa.
Idoia Mendiak (Lanbideko lehendakari eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua) proposatuta, zuzendaritza-organoak gehikuntza hori erabaki du. Gehikuntza honako hauen ondorioa da: Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren Legearekin lotutako aurreikuspenena, gizarteratze- eta laneratze-programen zuzkidura handitzea eta Sailak bultzatutako hainbat programa pilotu Lanbideren zerbitzu-zorroan sartzea ( programak Enplegu-zerbitzuan finkatuko dira 2024tik aurrera).
Akordioa Gobernu Kontseiluak datorren asteartean onartuko duen Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Proiektuan sartuko da.